Teleasistencia. Mejora y ayuda


Edukiak
Aurten zerbait ikasi badugu, batak bestea zaintzearen garrantzia izan da. Aurten, telelaguntza funtsezkoa izan da euskal familientzat eta gure etxeetan. Pandemiak eragindako baldintzek zaildu eta mugatu egin dute gure adinekoekin egoteko aukera, eta, egoera horretan, telelaguntzako profesionalen papera oso garrantzitsua izan da. Pandemiaren eraginez gizartearekiko lotura galdu duten horiei entzun, arreta eskaini, zaindu eta, nola ez, berehalako erantzuna eman diete.

 

EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboaren Alorretik, eta Lanbiderekin eta Bilboko Udalarekin elkarlanean, Bilboko gazteei berariaz zuzendutako proiektu berri bati ekin diogu. Gaztebarri izena du proiektu integral honek (prestakuntza + praktika + lan-aktibazioa), 2020aren amaieran hasiko da, eta Covid-19ak eragindako erronka berriei aurre egitea du helburu. Telelaguntzaren eta pertsonen eta bezeroen arretaren gaineko prestakuntza jasotzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Gainera, sektoreko euskal enpresen kolaborazioari esker, ikuspegi praktikoa eta gertukoa izango dute.

EDE Fundazioan badakigu pandemiak, berriro ere, gogor kolpatu dituela gazteak.  Hori dela eta, uste dugu inoiz baino beharrezkoagoa dela erronkaz beteriko agertoki honen aurrean gure gazteei laguntzea.

Datozen urteetan eskari handiena izango duten lanbideei begiratu eta gazteen enplegagarritasuna, gizarteratzea eta lan-munduratzea sustatuko dituzten ibilbideak garatzea da egoera honi aurre egiteko modu onenetako bat.

Telelaguntza oso zerbitzu garrantzitsua bihurtu da azken hilabeteetan. Hori kontuan izanik, nola ez dugu bada gehien behar gaituzten pertsonen arreta eta zaintza batzen dituen lanbide horren gaineko prestakuntza jasoko.

Datozen urteetan irteera gehien izango dituen lanbideetako bateranzko bidea hasteko interesa izanez gero, eman ezazu izena!

Prestakuntza-ibilbidearen gaineko informazio zabalagoa nahi izanez gero, sakatu hemen.