AlbisteakMemoria 2019 EDE Fundazioa Suspertu Luz Casanova
2019 urtean urrats garrantzitsuak eman ditugu gure lana ezagutza aplikatuaren, esku-hartze sozialaren eta enplegu inklusiboaren esparruan sendotzeko. Kuantitatiboki hazi gara, emaitza hobeak izan ditugu eta, batez ere, gizarte-aldaketa xede duen gure eragina handitu dugu.

Baina 2019an ez genekien 2020ak zer ekarriko zigun. COVID-19a iritsi da, eta errealitate berri bati aurre egin behar diogu, birpentsatzera, berregokitzera eta premien eta erantzunen agertoki berriak ikusaraztera behartzen gaituena.

Erakunde-memoria hau gardentasunezko eta kontu-emateko ariketa bat da. Irakurtzera animatzen zaituztegu. Ekintzarik esanguratsuenak berrikusten ditu, bai eta lan-ildo desberdinetan erabilitako baliabideak ere. Ekintza horietako asko beste eragile batzuekin lankidetzan egin ditugu.

Ikusiko duzuen bezala, hezkuntza osoa, komunitatearen garapena, erabateko gizarteratzea, aukera-berdintasuna, parte-hartze aktiboa, gizarte zibilaren protagonismoa, boluntariotza eraldatzailea, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borroka… dira gure jomugak.

Une honetan, beste hainbat erakunde sozial, enpresa eta pertsona bezalaxe, pandemiak ekarritako bat-bateko erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiten saiatzen ari gara, eta sortzen ari diren agertoki berrietan gure apustuak eta konpromisoak mantentzea da gure erronka nagusia.

Beste modu batean lan egitera behartuko gaituzten garai zailak dira.  Gure laguntza izango duzue, guk ere zuena izango dugulakoan.