
1985
Lehen laneko kontratazioak
Lehen laneko kontratazioak egin zituzten.
1986
Aliantza eta kolaborazio berriak sustatzea
Sortzetik, EDEJk esku-hartze eremuko beste erakunde batzuekin aliantzak eta kolaborazioak sustatu zituen. Gainera, sare ugaritan parte hartzen du. Aldi honetan, EDEJk Gorabide Elkartearen Aisialdiko Zerbitzuarekin harreman-protokoloan parte hartu zuen, baita Euskadiko Gazteen Kontseilua eratzen ere.
1988
Suspergintza Elkartea sortu zen
Suspergintza Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, onura publikokoa izateko aitorpena du. 1988tik gizarte, kultura, hezkuntza eta ingurumen arloko esku-hartze eremuetan programak eta ekipamenduan diseinatzen eta kudeatzen ditu.
1989
EDE-ko Patronatuko Batzordea
EDEko Patronatuko Batzordea izendatu zen.
1989
Animazio soziokulturaleko eskolaren aitorpena
Eusko Jaurlaritzak Animazio soziokulturaleko eskola gisa homologatu zuen.
1990
Fundazio kanoniko eta autonomoa
EDE Fundazio kanoniko eta autonomo gisa eratu zen eta Fundazioaren Patronatuaren Batzordea sortu zen.
1991
Harreman-protokoloak eta hitzarmenak ezartzea
EDE Fundazioak lehen lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen zenbait erakunderekin: Gizarte Boluntariotzaren Eskola Elizbarrutiko Cáritasekin; partaidetza-hitzarmena Gorabide elkartearekin (Bizkaiko adimen-desgaitasuna duten pertsonei babesa ematera bideratutako irabazi-asmorik gabeko elkartea, familiek osatutakoa).
1991
Harreman-protokoloak eta hitzarmenak ezartzea
Era berean, erakundearen egoitza nagusia Indautxura eraman zuten: Simon Bolivar kalea, 8b. Bilbo, 48010
1993
Elkarteetako boluntariotzaren alde egin zuen
Euskadiko Kutxarekin hitzarmena eginda, Alde-boluntariotza zerbitzu integrala sortu zen.
1994
Zerbitzuen hedapena eta erakundeei eta Administrazio publikoei emandako laguntza sendotzea
Gizartearen behar berriei erantzun gehiago emateko, eremu gehiagotan esku hartzeko beharra eta aukera ikusi zuten. Horretarako, erakundearen egituraren barruan eremu berriak sortu ziren: Profesionalak etengabe prestatzeko eremua, aholkularitza espezializatua eta abar.
1995
Ikerketa Sozialen eta Azterlanen Sailen sorrera
Aholkularitza-zerbitzuak eta ikasketa espezifikoak garatzeko Ikerketa Sozialen eta Azterlanen Saila sortu zen. Eusko Jaurlaritzako Komunitate Ekintza eta Gazte Zuzendaritzarako “Euskadiko gizarte-hezitzaileen profila” izan zen egindako lehen ikerketa.
1995
Lege arloko garapenetan eta erakundeetako planetan parte hartzea
Boluntariotzaren Legearen lege eta gizarte arloko prozesuan parte hartuta, erantzukizun publikoko sistemen eremuan lan egiten hasi ziren, eta handik bi urtetara, Euskadiko Gazte Ekintza Plana egiteko prozesuan parte hartzen.
1997
Lehen urratsak Europan
EDE Fundazioa jardueraren zati bat Europako eremuan garatzen hasi zen zerbitzu ugari kudeatzearen bidez: Eurogazteen Idazkaritza eta Europako Boluntariotza Zerbitzua.
1997
Europako Programen Zerbitzua
2013tik aurrera nazioartekotze-estrategia diseinatzen hasi ziren, finantzaketa-iturri berriak lortzeari lotuta, baita hirugarren sektorean eta erakundean ia ezezaguna zen lan-esparrua ezagutzeari eta posizionatzeari lotuta ere. Horretarako, Europako Programen Zerbitzua sortu zen, eta hark EDE Fundazioari berari nahiz sektoreko erakundeei eta administrazio publikoei informazioa eman, sentsibilizatu eta euskarria ematen die Europako gaien..Gehiago ikusi
1998
Lanbide-prestakuntza
Langai Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zen.
1998
EDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea
Era berean, 2011, Lanbidek hartu zituen Enplegu Politika Aktiboen transferentziak eta urte horretatik aurrera EDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea bihurtu zen, bai orientazio-ekintzak egiteko, bai prestakuntzako lanbide-ekintzak egiteko. (Lehen INEMekin izaten zuen harremana). Gerora, eta Lanbideko beste erakunde kolaboratzaile batzuekin izandako harremanen ondorioz, 2013an Bategin Taldea gauzatu zen, bazterketa-egoeran..Gehiago ikusi
2000

Administrazio Publikoetako profesionalentzako prestakuntza
Administrazio Publikoetako prestakuntza ematen hasi zen, eta lan-eremu horren barruan, Hobetuz eta Garatu (irakasleen prestakuntza) esparruen barruko prestakuntza-programak finkatu ziren.
2001
Boluntak lehen urratsak eman zituen.
Boluntak, Boluntariotzarako eta Parte-hartzerako Agentziak, Bizkaiko erakundeen, boluntarioen eta boluntariotza-lanean hasi nahi duten guztien sustapen-beharrak estaltzen ditu. Zerbitzu osoa, doakoa eta kalitatekoa eskaintzen du: aholkularitza, prestakuntza, laguntza, informazioa eta abar. BBK Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EDE Fundazioak sustatutako ekimena da.
2001
Ganbara, Bizkaiko asoziazionismorako guneak
2006an, halaber, Ganbara eratu zen, Boluntak kudeatzen duen proiektua. Ganbarak Bizkaiko erakunde sozial solidarioen esku bulego eta areto balioaniztunak jartzen ditu jarduerak egiteko. Bizkaian elkarte solidarioak sustatu nahi ditu, erakunde sozialak kudeatzeko azpiegiturak, baliabide teknikoak eta zerbitzuak eskainiz.
2002

Bakeola; Elkarbizitza, Gatazka eta Giza Eskubideen zentroa, sortu zen.
Bakeola gatazkak bideratzen espezializatutako zentroa, eragile sozialekin eta hezitzaileekin nahiz administrazio publikoekin lan egiten dugu ikuspegi integraletik. Elkarbizitza hobetzera, giza eskubideak sustatzera, garapen komunitariora eta gizarte-eraikuntzara bideratutako prozesuak sustatzen ditugu Bakearen Kultura lortzeko.