EDE Fundazioan 400 pertsona baino gehiago ari gara lanean aldaketa inklusiboak eta iraunkorrak sortzeko, ezagutzaren, zuzeneko esku-hartzearen eta gizarte-ekonomiako eta enplegu inklusiboko proiektuen garapenaren bidez.

Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau betetzeko:

  • Psikologoa (emakumea eta adingabeak)

Hautatutako pertsona diziplina anitzeko talde batean sartuko da, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eta sexu-indarkeriaren arloan esku hartzeko zerbitzu batean parte hartzeko. Zerbitzu horren helburu nagusia honako hau izango da:

Indarkeria matxistaren eta sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeen egoera emozionala eta psikologikoa diagnostikatzea, neurtzea, eta ikuspegi feministarekin laguntzea.

 

Horretarako, eginkizun hauek izango ditu:

  1. Diagnostikoa egitea eta erabiltzaileari itzultzea, Banakako Arreta Planean (IEP) ezarritako helburuak lortzeko adostutako jarduerak zehaztuz.
  2. Ikuspegi feminista eta ahalduntzailea duen abordatze psikosozial bat egitea, emakumeari bere errekuperazio emozionaleko prozesuan laguntza emanez.
  3. Krisi-egoeretako arreta.
  4. Erabiltzaileari informazioa eta orientazioa ematea arreta psikologikorako dauden zerbitzuei eta baliabideei buruz, osoki sendatzen lagun diezaioketenak.
  5. Sareko lankidetza eta koordinazioa esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin, erabiltzaile bakoitzari arreta integrala emateko.
  6. Lanbide arteko aldizkako koordinazioei eustea, esku-hartze prozesu baten bilakaerari buruzko erabakiak hartzeko, eta, horretarako, bere ezagutza, esperientzia eta ikuspegi profesionala ematea.
Prestakuntza
  • Psikologiako Gradua.
  • Gaikuntza sanitarioa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta/edo indarkeria matxistari buruzko prestakuntza espezifikoa, gutxienez 150 ordukoa.
  • Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutzaren C1 maila.
  • Gidabaimena eta norberaren ibilgailua
Gutxienezko esperientzia Gutxienez 12 hilabete indarkeria matxistako egoerei aurre egiten dieten emakumeentzako eta haien seme-alabentzako arreta psikosozialean
Baldintzak
  • Pertsonentzako orientazioa
  • Komunikazioa
  • Erabakitzeko gaitasuna
  • Talde-lana eta koordinazioa (barnekoa eta kanpokoa)
  • Egokitzeko gaitasuna
  • Malgutasuna
Lanpostuaren kokapena Gipuzkoa
Soldata Gipuzkoako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren arabera. 1. kategoria
Laneguna Lanaldi osoa

EDE Fundazioalanpostu guztietan jartzen du praktikan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa

EDE FundazioaEAEko hizkuntza ofizialetako  edozeinetan bereizgabe lan egiteko gaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu

EDE Fundazioaesku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan



File name:

File size: