EDE Suspergintzan pertsona guztien guztizko gizarteratzea lortzeko lan egiten dugu, batez ere egoera zaurgarrian daudenena. Esku-hartze eta programa sozialetan, kulturaletan eta hezkuntza arlokoetan esperientzia zabala dugu EDE Suspergintzak kudeatua, Biltzen titulartasun publikoko zerbitzu bat da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Haren misioa honako hauek lortzen laguntzea da:

  • Euskadin bizi diren pertsona guztiek, haien arraza-jatorria eta/edo jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa eta abarrak edozein izanda ere, herritarren eskubideez baliatzea eta integratzea.
  • Euskal gizarteak kultur aniztasuna eta kultura-taldeen arteko bizikidetza modu positiboan eta integratzailean kudeatzeko duen gaitasuna etengabe hobetzea.
  • Sensibilizazioa sustatzea, tresnak eta baliabideak sortzea diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko, bai eta desberdintasunarekiko beste edozein intolerantzia eta gorroto mota ere.

Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau garatzeko:

TEKNIKARI JURIDIKOA

Lanpostuaren eginkizunak:

  • Atzerritartasunaren gaineko arreta juridikoa
  • Trebakuntza ematea
  • Biltzeneko proiektuetan, jardunaldietan edo bestelako zerbitzuetan laguntzea.
  • Eusko Jaurlaritzako sailak eskatzen dituen azterketa juridikoko txostenak eta dokumentazioa egitea
Prestakuntza
  • Zuzenbideko gradua
  • Euskara-maila altua. Jatorrizkoa, EGA maila edo antzekoa.
  • Atzerritartasunari, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko ezagutza
    espezializatuak
  • Informatikako maila ona (office paketea).
Baldintzak
  • Pertsonen arteko trebetasunak, komunikazioa.
  • Gatazkak konpontzea
  • Talde-lana
  • Pertsonekiko orientazioa
  • Antolaketa eta plangintza
  • Lorpenera bideratutako emaitzak
  • Berrikuntza
  • Erabakitzeko ahalmena
  • Proaktibitatea /Ekimena
Lanpostuaren kokapena Bilbo
Soldata Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmenaren araberako soldata. 1. kategoria
Laneguna Lanaldi osoa
Kontratu mota Bitarteko kontratua (410) baja aldi baterako ezintasunagatik
Hasiera-data Berehalakoa

EDE Fundazioalanpostu guztietan jartzen du praktikan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa

EDE FundazioaEAEko hizkuntza ofizialetako  edozeinetan bereizgabe lan egiteko gaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu

EDE Fundazioaesku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan



File name:

File size: