TINKATU – Erakunde sozial txikienentzako antolaketa indartzeko Programa

Programaren helburua
Programa EDE Fundazioak sustatutako ekimen bat da, Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeei, bereziki txikienei, euren antolaketan laguntza ematen duena. Izan ere, erakunde horiek ez dute baliabide ekonomiko nahikorik kanpoko zerbitzuak kontratatzeko.
Nori zuzenduta?
Euskal Autonomia Erkidegoan konpromiso soziala indartu nahi duten enpresa eta erakunde guztiek parte har dezakete programan, elkarlanaren bidez eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin (GJH) zuzeneko lotura eginez.
Programarako laguntza
Laguntza ekonomikoa izango da. Enpresek, laguntza horrekin, EDE Fundazioko aholkularitza-taldearen bidez, gizarte-erakunde txikienak indartzea ahalbidetuko dute. Horrela, entitate horietarako ordu erabilgarriak sortuko dira. Beste lankidetza modu batzuk aztertu ahal izango dira.
Parte hartzearen beste abantaila batzuk:
IKUSPENA
- ● Urteko topaketa, programaren emaitzekin..
- ● Proiektu sozial batean parte hartzea, sare sozialetan, EDE Fundazioaren urteko memorian eta lagundutako erakundeetan ikusi ahal izango da.
SINERGIAK ETA SAREA
- ● Proiektu eta entitate babestu eta laguntzaileei buruzko elkarrizketa espazioetan parte hartuz.
- ● Programaren jarduerari eta lankidetzei buruzko informazioa jasotzen.
Zer da Hirugarren Sektore Soziala?
Hirugarren Sektore Soziala euskal gizartetik bertatik sortzen diren gizarte-ekimeneko erakundeek osatzen dute. Gizarte-oinarri bat dute, bazkide, boluntario eta ordainduek osatua, eta gizartean esku hartzeko jarduerak egiten dituzte.

Gizarte-erakundeak aktibo bat dira gure gizartea gizarte bidezkoa, berdintasunezkoa, solidarioa, kohesionatua, parte-hartzailea eta demokratikoa izan dadin. Gizartearen behar eta erronkei erantzuten diete, sektoreen arteko lankidetzarekin eta hartzaileen partaidetzarekin.