inarkeriamatxista_atzarri
Atzarri programak emakumeen kontrako indarkeriaren arazoarekin sentsibilitatea duten, eta gainera, boluntariotzaren bidez errealitate horren eraldaketan modu aktiboan parte hartu nahi duten emakume boluntario talde bati harrera egitea eta horiek sustatzea eta sendotzea nahi du.

Programa honen bidez, errealitate honetara hurbiltzea eta aipatutako arazoaren eraldaketa sozialerantz banakako eta taldeko ahalduntze-prozesua sustatuko duen pentsamendu kritikoa egitea ahalbidetuko dien boluntario-lana egiteko laguntza eskaintzen dugu. Emakumeen kontrako indarkerian espezializatutako boluntariotza programa, borondatezko pertsonei honako hauek eskaintzen dizkiena:

  • Aisialdiko jarduerak dinamizatzea erakundeko programa desberdinetan parte hartzen duten emakumeentzat.
  • Seme-alabentzat haurreskolako zerbitzu puntualak eskaintzea eta emakumeek saioetara eta hezkuntza esku-hartzeetara joan ahal izatea, beharrezko kudeaketak egitea erraztea.
  • Berdintasun erreal eta eraginkorrerako gizarte-aldaketa sustatuko duen parte-hartze eta komunitate-garapeneko prozesuetan parte hartzea.
  • Gizarte-arazoekin jabetuta eta proaktibo dauden herritarrak sustatzea ahalbidetzen duen boluntario-kultura garatzea boluntariotza eraldatzailearen bidez.