29 Jul, 2021

adinekoak_autonomia_sustatzea
Autonomia Pertsonala Sustatzeko Bizipoz Nerbioi Zentrotik, mendekotasun arriskuan dauden edo mendekotasun moderatua duten 60 urtetik gorakoen autonomia eta bizimodu aktiboa sustatzen jarraitzen dugu, okerrera egitea prebenituz, eta haien bizi-kalitatea hobetzeko arreta integrala eskainiz. Gaur egungo pandemia egoera dela-eta, bizkortu egin behar izan dugu programa telematikoen erabilera, egoera berrian laguntzeko eta lagun egiteko eta bakardadea eta haren arriskuak arintzeko.