09 Feb, 2019

convivencia_navarra_ede_paz

2016an, Bakeola Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubideak elkartea Nafarroako Gobernuarekin lanean hasi zen bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan prestakuntzak eta programak ezarriz Foru Erkidegoko ikastetxe-sarean.
Gizarte eta hezkuntza arloko programak eta prestakuntzak kolektibo ugariri zuzenduta daude: ikasleak, irakasleak eta familiak.

Honako hauek dira gizarte eta hezkuntza arloko programa eta prestakuntzak:

Gatazkak ondo konpontzeko lehen urratsak: prestakuntza-proposamen propioa, egokitutako edukiekin eta metodologiarekin. Egunero ikasgelan eta ikastetxean bizi diren gatazkak ondo erregulatzeko gaitasuna ematen zaie pertsonei.

Bullyingari eta Ciberbullyingari buruzko prestakuntza: Eskola-jazarpenaren aurrean prebenitzeko eta esku-hartzeko prestakuntza-proposamena.

2016an Bakeolak 11 ikastetxetan gizarte eta hezkuntza arloko 34 programa garatu zituen (gatazkaren txotxongiloen 2 tailer, lankidetzako jolasen 19 tailer eta Sare-on sarean indarkeria lantzeko 13 programa) eta 4 prestakuntza (gatazkak lantzeko 2 prestakuntza eta bullyingari eta ciberbullyingari buruzko 2 prestakuntza).

formacion_ede

2017ko ekainera arte, 32 ikastetxetan gizarte eta hezkuntza arloko 106 programa garatu ditugu (gatazkaren txotxongiloen 24 tailer, lankidetzako jolasen 38 tailer eta Sare-on sarean indarkeria lantzeko 44 programa) eta 8 prestakuntza (gatazkak lantzeko 4 prestakuntza eta bullyingari eta ciberbullyingari buruzko 4 prestakuntza).

Bai Nafarroako Gobernuak, bai ezartzen ari diren ikastetxeek asebeteta daudela adierazi dute, alde batetik, edukiei eta metodologiari dagokionez, eta bestetik, gizarte eta hezkuntza arloko programak eta bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloko prestakuntzak antolatzeari eta koordinatzeari dagokionez.

GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO PROGRAMAK

Gatazkaren txotxongiloak: Gatazketan pentsatzeko eta nola aurre egiten diegun ikusteko baliabide hori erabiltzen duen eta ad hoc horretarako diseinatutako txotxongiloak erabiltzen dituen programa da. Pertsonaien arteko istorioa planteatzen da, gaizki erregulatutako amaierarekin. Tailer horretan parte hartzen duten pertsonek alderdi guztientzat asebetegarria izango den amaiera alternatiboa bilatzeko ariketa egin behar dute.

Lankidetzako jolasen tailerrak: Lankidetzako jolasaren balioa esperimentatzeko tailerrak dira. Tailer horien asmoa da pertsonak mahai-jokoen eta jolas fisikoen bidez lankidetzan ikastea eta dibertitzea.

Sarean indarkeria lantzeko programa (Sare on): Sarean indarkeriaren fenomenoari buruz aztertzen da eta teknologia berrien erabilera egokia, arduratsua eta hezitzailea egiteko bideak ezagutzen dira. Programarako diseinatutako dinamikak onlineko tresnen eta programa egiteko bereziki sortutako blog baten bidez egiten dira.

Petersen mapa programa: Munduko gatazkak, haien kausak eta dagoen aniztasun kulturala ezagutzeko programa. Dimentsio erraldoiak dituen munduko mapa da (10 metro bider 6 metro), pertsonek mugarik ez dagoen mundua irudikatzeko ariketa egiten dute.