21 Jul, 2021

desarrollo_comunitario_convivencia_municipal
Zenbait udalerritako teknikari eta politikariei lagundu egin diegu sailen arteko eta zeharkako lan-dinamika bistaratzen eta sistematizatzen. Helburua silo pentsaera gainditzea, koordinazioa optimizatzea eta baliabide publikoen erabilera eraginkorra bermatzea zen.

Prozesu horretan ikusi dugu oztopoak alderdi teknikoaren eta politikoaren artean hasten direla, eta politikoaren baitan, gizon eta emakumeen artean; hori horrela, parte-hartzaileei funtsezkoa iruditu zitzaien gaitasun profesionalak –bai teknikoak, bai lidergo politikoarenak– harremanetarako gaitasunekin konbinatzea, Udaletan elkar zaintzean oinarritutako barneko kultura sustatzeko eta ondoeza eta laneko mugikortasun nahiz egonkortasun-falta handia saihesteko.