28 Feb, 2020

empleo_curriculum

CV ON BAT NOLA EGIN PENTSATZEN ZABILTZA? EZ BILATU GEHIAGO. CV ONENA: ZUREA.

Sarri orduak ematen ditugu Interneten CV onena egiteko formulak edo diseinuak bilatzen. CVa hainbeste espero dugun aukera hori eman diezaguten bezain originala izan dadin amesten eta irudikatzen dugu. Baina gutxitan pentsatzen dugu gure buruan, gure gaitasun eta konpetentzietan, gure historial akademikoan edo laneko historialean, gure akatsetan eta lorpenetan, eta azken batean, horixe da kontatu behar duguna. Erronka bat proposatzen dizugu: eskaini CVa prestatzeko zuk zeuk behar duzun denbora bera, irakurtzen duenak honako hau pentsa dezan:
HAUXE DA BEHAR DUDAN PERTSONA!

Aukeratu lasaitasun-une bat, hartu papera… eta arkatza eskuan, pentsatu: zer sektoretara zuzendu nahi dut? Paregabe egiten nauten eta profesional gisa bereizten nauten zer konpetentzia eskuratu ditut nire bizitza pertsonalean eta profesionalean? Lanbide hori egiteko nahikoa ezagutza ditudala zer prestakuntzak ziurtatzen du? Lortu nahi dudan lanpostua egin dezakedala egiaztatzen duten zer lan egin ditut nire bizitza profesionalean? Zer zeregin garatu ditut lanpostu horietan? Zereginen arabera, orain arte izan ditudan lanpostuak ez bezalako beste lanposturik izan dezaket? Lanbideak eskatzen dituen ezagutzetan eguneratuta nagoela egiaztatzen duen prestakuntza osagarririk badut?

Pentsatu zure lorpenetan, nola lortu zenituen, pentsatu zer erabaki hartu behar izan zenituen, nork eta nola lagundu zizuten horiek lortzen.

Pentsatu egindako akatsetan, eta haietatik zer ikasi zenuen, horiek dira funtsezko ikaskuntzak.

Eta oso garrantzitsua: pentsatu gainerakoengandik zerk bereizten zaituen, beste pertsonek egin ezingo duten zer ekarpen egin ahal izango duzun.

Galdera horiei erantzutea lortu baduzu, orain bai, aukeratu informazio hori jaso dezakeen txantiloi onena, eta aurrera, zure bertsio onena curriculum forman argitara ateratzeko prest dago.