28 Maiatza, 2019

Positive blonde woman fill in information in questionnaire making application for hire on vacancy, smiling female students satisfied with know answers for test completing writing with pen indoors

Egia da, gero eta gehiago bizi gara, eta hori arrakasta da gur osasun-sistemarentzat. Lau edo bost urtetik behin, urte bat luzatzen da bizi-itxaropena. Hala ere, egia da gero eta denbora gehiago behar dugula beste pertsonak laguntzeko eta zaintzeko, eguneroko oinarrizko beharrak asetze aldera.

Estatistikako Institutu Nazionalaren aurreikuspenen arabera, 65 urtetik gorako biztanleriaren ehunekoa, gaur egun, guztizko biztanleriaren % 19koa da gutxi gorabehera. Gaur egungo joerek bere horretan jarraitzen badute, 50 urte barru egungoa halako bi izango da, jaiotza-tasa baxuaren eta bizitza-luzeraren ondorioz. Bizi-itxaropena handitu egingo da, gizonentzako eta emakumeentzako batez besteko egungo 83 urtekoa izatetik 2068an 95 urtekoa izatera.

Egoera hori ikusita, zaintzaile profesionalaren (gizarte- eta osasun-laguntzailea) figura enplegu-aukera bat da milaka pertsonentzat, adinekoak eta adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik mendeko direnak zaintzen lan egin nahi badute.

Enplegua gizarte- eta osasun-sektorean ugaritzen ari bada ere, gizarte- eta osasun-sektoreko enpresek, batez ere etxeko laguntzako zerbitzuak ematen dituztenek, eta gizarte-erakundeak kudeatzen dituztenek, hala nola adinekoen egoitzak, eguneko zentroak edo tutoretzako etxebizitzak, zailtasunak izaten ari dira prestakuntza akreditatua duten pertsonak aurkitzeko.

Mendeko pertsona bat egoki zaintzea, ikuspuntu fisikotik nahiz psikologikotik eta emozionaletik, ez da lan erraza, ez eta hutsala ere. Horregatik, lan horiek garatzeko prestakuntza gaitua izatea eskatzen du Administrazioak.

Enplegua gizarte- eta osasun-sektorean ugaritzen ari bada ere, gizarte- eta osasun-sektoreko enpresek, batez ere etxeko laguntzako zerbitzuak ematen dituztenek, eta gizarte-erakundeak kudeatzen dituztenek, hala nola adinekoen egoitzak, eguneko zentroak edo tutoretzako etxebizitzak, zailtasunak izaten ari dira prestakuntza akreditatua duten pertsonak aurkitzeko.

EDE Fundazioan 20 urte baino gehiago daramatzagu prestakuntza hori ematen oso profesional prestatuekin, eta arrakasta handia izan dugu gure ikasleak lan-munduan sartzen.

Ziurtagiri hori lortzeko asmoa baduzu, zalantzarik gabe, guk lagun zaitzakegu!