28 Sep, 2021

suspergintza-athletic
2021eko irailaren 23an ireki ditu ateak Athletic Clubeko beheko mailetako futbolarientzako egoitza berriak Lezaman. EDE Suspergintzak eta Suspertuk kudeatu eta dinamizatutako Fadura eta Derioko instalazioetako (duela gutxi itxi dira) langileen taldeko kide dira instalazio berri honetan.

Bizkaia kanpoko harrobiko jokalariak Derioko Andres de Mañarikua egoitzan kokatu eta ia mende laurdenera, 18 futbolarik (13 gizonezkok eta 5 emakumezkok) etxe-aldaketa egin dute eta euren logelak okupatu dituzte instalazio zuri-gorri berrietan.

Lezamako egoitzak kirolarien beharrei erantzungo die: atseden hartzea, ikastea, bere gauzak antolatzea, lasaitasuna eta jarduera fisikoaren ondoren deskonektatzea. Hogeita hamar gela bikoitzetan, altzari malgu eta pertsonalizagarriak erabili dira. Athletic Clubek eta EDE Suspergintzak kudeatzen dute egoitza lehiaketa publiko baten ondoren.