emaktiva_gipuzkoa
2020ko irailean jarri genuen Gipuzkoan Emaktiva ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen departamentuak eta proiektua finantzatzen duten gainerako erakundeek eskaini ziguten aukerari esker. Lehen hilabeteetan Urnietan eman genien arreta emakumeei, baina aurtengo apiriletik aurrera Donostian ere bagaude.

Hilabete gutxi horietan, 60 emakumeri eman ahal izan diegu arreta eta dagoeneko19 emakume dira Emaktivan parte hartzen dutenak eta haietatik 8 dagoeneko hasi dira Enplegua Bilatzeko Tailer batean.

Bi Webinar ere egin ditugu EDEtik Elkarrizketak & Ikaskuntzak formatuarekin. Horietan, arlo ugaritako adituekin hausnarketa egin dugu “Covid egoera berrian lan-merkatuan dauden aukera eta beharrei” buruz, baita “Berdintasunaren arloan araudi-testuinguru berriak enpresetan duen eraginaz” ere.

Gainera, denbora-tarte hau baliagarria izan zaigu lurraldea ezagutzeko eta gure burua bertan ezagutarazteko, administrazioei, gizarteratze eta laneratze arloan zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde sozialei, enplegu-zerbitzuei…

Bistaratze-lan horretarako oso garrantzitsua izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den apirilaren 28an Elkar-EKIN Lanean 2021-203 estrategia aurkezteko egindako jardunaldian parte hartu izana. Bertan, lurraldeko komunitate-sare osoari Emaktiva aurkezteko aukera izan genuen eta programan parte hartu duen emakume baten lekukotza eskaini genuen.

Hori bezain garrantzitsuak dira Gipuzkoan Emaktivak etorkizunean izango duen proiekzioa eta sendotzea; emakume gehiagorengana iristeko, profesionaltasun-ziurtagiriarekin prestakuntzako ekintzak egiteko eta EDE Fundazioaren enplegu inklusiboko beste programa batzuekin bateratzeko aukera eskaintzen du.