20 Mar, 2021

Servicio de Informacion y Orientacion para mujeres
COVID-19k eragindako pandemiak, bereziki larriagotu du emakumeen egoera. Era berean, egungo krisi-testuinguruak, zeinetan emakumeak langabezia-tasa handiagoarekin, lan prekarioekin, lanaldi partzialean edo ezkutuko ekonomian iristen baitira, areagotu egiten ditu kalteberatasun-egoerak, eta areagotu egiten du, neurri handi batean, euren gizarte-bazterketako arriskua. Egoera horiei erantzuteko, Bilboko Udalak, Bilbao Aurrera Planaren barruan, hiriko emakumeentzako Informazio eta Orientazio Zerbitzua jarri zuen martxan.

Zerbitzu hori, EDE Suspergintzak kudeatua, 2020ko uztailean jarri zen martxan, eta abenduaren 31n amaitu zen.

Udal-baliabide horren bidez, emakumeek prestazio ekonomikoei, eskubideei eta haien gizarteratzea, autonomia eta gizarte-ongizatea errazten duten beste baliabide batzuei buruzko informazioa eskuratu ahal izan dute. Zerbitzu hau Astelehenetik Ostiralera izan dira, 10:00etatik 13:00era.