29 Maiatza, 2019

 RAEk balio hitzaren definizio hau ematen du: “gauzen erabilgarritasun- edo gaitasun-mila, beharrak asetzeko, edo ongizatea edo atsegitea emateko”. Definizio horrek, hain zuzen ere, EDE Fundazioak helburutzat duena jasotzen du, gure Enplegu Zentrora joaten diren pertsonentzat erabilgarriak izatea, beren enplegagarritasuna hobetzeko edo lanpostu bat lortzeko, beren bizi-proiektua eraikitzen jarraitu ahal izateko.

  • Zentroaren erabiltzaileak. Denok desberdinak gara, bakoitzak bere gaitasunak, ezagutzak, indarguneak, ahulguneak eta beldurrak ditu. Horregatik, Enplegu Zentroak pertsona bakoitza erdigunean kokatzen du. Norberaren errealitatea da abiapuntua, eta hortik hasita, bakoitzak bere enplegu-ibilbidea eraikitzen du, bere beharretara egokitutako erritmoekin, baliabideekin, tresnekin eta prestakuntzarekin.
  • Enplegu Zentroan lan egiten dugun pertsonak. Profesionalen ekipoak gaitasun teknikoak ditu, baina batez ere entzuteko, enpatizatzeko eta komunikatzeko gaitasun handia eta adimen emozionala dugu, etengabe ikasten ari da, eta enplegu-zentrora datozen pertsonen egoeretara eta testuinguruetara egokitzeko gaitasuna du.
  • Gure lan egiteko modua. Enplegu zentroan, alde batetik, erabiltzaileen enplegu-bilaketan edo -hobekuntzan autonomia eta proaktibitatea sustatzen duten duen espazio bat, eta bestetik, auto-kontsultarako tresnei eta baliabideei buruz informatu, bideratu eta aholkatzen duen espazio bideratzaile bat uztartzen dira.

Enplegu Zentroa uztartuta eta konektatuta dago Enplegu arloko beste baliabideekin eta zerbitzuekin: lan-orientazioa, enplegurako prestakuntza, Emaktiva. Hala, erabateko laguntza ematea bideratzen du, premiazko denean.

  • Gure balioa. Gabriel García Márquezek esaten zuen: “Eman balioa gauzei, baina ez beren balioagatik, baizik eta beren esanahiagatik”.

EDE Fundazioko Enplegu Zentroan lan egiten dugunok balio hori ematen diogu gure zentroari, enplegu bila dabilen pertsona bakoitzarentzat duen esanahiari ematen diogu balioa: harrera, entzutea, motibazioa, bidea, lorpena… eta batez ere ENPLEGU DUINA.