10 Nov, 2021

suspergintza_mujer_servicio_intervención_socioeducativa
2020ko amaieran, elkarlan-hitzarmen bat sinatu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Suspergintzaren artean Esku-hartze Sozioedukatiboko, Arreta Psikosozialeko eta Aholkularitza Soziojuridikoko Zerbitzua eskaintzeko eta kudeatzeko. Horrela, osoki landuko da indarkeria matxista-egoeretatik eratorritako kalte soziala.

Esku-hartzeak familia-unitateetara edo elkarbizitza-unitateetara daude zuzenduta: indarkeria matxista egoerei aurre egin behar dieten emakumeak, seme-alabak eta kargura dituzten beste pertsonak. Eta komunitate-inguruan gertatzen dira ahalik eta hurbiltasun handienarekin.

Arreta, biktimentzako-bizirik irauten dutenentzako, ikuspegi feminista eta ahalduntzailetik egiten da.

Esku-hartze horien helburua, batetik, emakumeek eta familiartekoek edo elkarbizitza-unitateek, eremu babestutik eta konfiantzazko eremutik, bizitza autonomoa lor dezaten aukera ematea da. Bizitza horretan, berdintasuna oinarri hartuta, baliabideetarako, aitorpenerako eta erabakiak hartzeko prozesuan parte hartu ahal izango dute bizitza pertsonaleko eta sozialeko alderdi guztietan, eta bestetik, harreman sozialen mapa berreraiki ahal izango dute beren komunitatearen potentzialtasunak berriz ezagutzeko eta harremanen eta elkarren laguntza-sarea ehuntzeko helburuarekin, betiere, bizitza-kalitatea eta gizarteratzea hobetuko duten ekintzak lortzera begira.