haurrak_pandemia_garaian
ERRONKAK ETA JARDUEREN EGOKITZAPENA BULEGOETAN ETA GAZTEEN ESPAZIOETAN. EDE Suspergintzan kudeatzen ditugun gazteria-zerbitzuetan ahalegin handia egin dugu pandemia-garaian gazteen beharrak asetzeko. Udalerri bakoitzak bere denbora behar izan du jarduera presentzialari berriro ekiteko, eta talde murriztuetan izan da hasiera.

Hala ere, telematikoki egin da lan, elkarrekin egiteko ekintzak proposatuta –produktu artistikoak sortuz, adibidez bideo musikalak, erronkak sustatuz edo kahoots kulturalen bidez parte hartzea proposa-tuz–, eta lortu da jardueretan partaide ziren gazteak fidelizatzea.