14 Jun, 2021

nazioartea_jardunaldiak_ararteko
GAZTERIAK EUROPARI ETA HORREN ETORKIZUNARI BURUZ EMANDAKO IKUSPEGIA

 

Zertarako balio du Europak? Eta nik, gaztea izanda, nola eman dezaket nire iritzia eta politikoki Europan parte hartu?  Europak zergatik izan beharko luke garrantzitsua nire etorkizunerako? Ez al da herritarrengandik urrun dagoen erakundea? Burokratikoa eta ulertezina, enpresei soilik onura eragiten diena?

Gai horiei buruz irizteko eta hitz egiteko, Arartekoak, datorren ekainaren 17an, 18:00etatik 20:00ak bitartean, gazteek Europarekin duten harremanari buruzko eta Europak garapenarekin eta parte-hartze politikoarekin lotuta gazteei eskaintzen dizkien aukerei buruzko webinarra antolatu du. Webinarra elkarrizketarako gune gisa pentsatu da, gai horiei buruz hitz egiteko eta ekarpenak egiteko. Manuel Lezertua arartekoak aurkeztutako saioan, hauek parte hartuko dute:

  • José Ignacio Torreblanca Espainian Kanpo Harremanetarako Europako Kontseiluaren Bulegoko zuzendaria: Europar Batasuneko erronkei buruzko ikuspegi orokorra berehalako etorkizunean.
  • June Albalá Caro, Eurochildeko Haurren Kontseiluko kidea: Europako erakundeekin parte hartzeko esperientziak.
  • Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea: Euskadiko eta Europako gazteria.
  • Itziar Fernández, Bizkaiko Europe Direct egoitzako zuzendaria: Euskaditik Europako erakundeekin gazteriak duen parte-hartzea eta baliabideak.

Europe Direct gure bulegoko arduradunak aurkeztuko ditu gazteek “etxe ondoan” dituzten informazio- eta partaidetza-aukera guztiak, baita informazio-zentro horiek tokiko harremanetarako puntu gisa duten zeregina ere, betiere, gaiari buruz eta Europar Batasunak eskaintzen dituen baliabideei buruz gehiago jakin nahi dutenentzat.

Informazio gehiago hemen