01 Sep, 2021

Online prestakuntza:
Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko sentsibilizazioa erakundeetan (6 ordu)

EDE Fundazio-tik FIT Learning-ekin eta BARRILERO abokatu-langelarekin batera prestatutako ekimena.

Ikastaroa hauei zuzenduta dago:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunean sakondu nahi duen pertsona oro
  • Langileak berdintasunean sentzibilizatu nahi dituen erakundeak

Izen ematea (Epea: 2021eko Irailak 30 arte)

Prestakuntza-programaren helburuak:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasun orokorrean eta berdintasunean oinarritutako erakundeen eta planen esparruan sentsibilizatzea.
  • Oinarrizko kontzeptuzko esparruaren berri izatea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasun arloan egungo arau-eskakizun nagusiak ezagutzea.

Hauek ditu:

  • 3 eta 5 minutu arteko 21 bideoko bilduma.
  • Bideoetan garatutako gai bakoitzerako material osagarriak.
  • 1 orduko webinarra bideoetan landutako gaiak errepasatzeko.

Ebaluazioa

  • Landutako gaien ikasketa ebaluatuko da partaideetan.

Iraupena

  • Ikastaroak 2 asteko iraupena du: urriak 4tik 18ra (azken egunean webinarra 15.30-16.30 bitartean)

Prezioa

  • Pertsona bakoitzeko ikastaro osoko prezioa: 50€koa izango da ( BEZa kanpo)
  • Matrikula  formalizatzeko derrigorrezkoa da banku-transferentziak egitea, honako kontu zenbakira: ES65 2095 0551 60 9104008793 (gaian NANa adierazi)

Informazio gehiago

Gaiak

  • Sexua edo generoa?
  • Generoaren sozializazioa
  • Emakumeen eta gizonen egoerari buruzko hainbat zifra
  • Berdintasunaren aldeko borrokaren ibilbidea
  • Araudi mailako esparrua: nazioarteko eta Europako ibilbidea
  • Estatuko eta autonomiako araudi mailako esparrua
  • Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako legea (I)
  • Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako legea (II)
  • EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea
  • 901/2020 Errege dekretua
  • 902/2020 Errege dekretua
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak
  • Ekintza positiboa
  • Genero-ikuspegia
  • Zuzeneko eta zeharkako sexu-arrazoiengatiko bereizketa.
  • Berdintasun-planak
  • Soldata-arrakala
  • Emakumeen ahalduntzea
  • Erantzunkidetasunezko adiskidetzea
  • Hizkuntzaren erabilera sexista
  • Sexismoa irudietan
  • Emakumeen kontrako indarkeria
  • Sexu jazarpena eta jazarpen sexista