24 Maiatza, 2019

importante_tener_un_que_ede_fundazioa_ede

Nuria (fikziozko izena) egun batean enplegu-zentrora sartu zen eta bere burua aurkeztu zuen. 60 urte baino gehiagoko emakumea da, bizi osoan ostalaritzaren sektorean lan egin du eta egun batean, nagusiaren negozioan arazo ekonomikoak zituztelako, kaleratu egin behar izan zuten. Eta horrela, duela urtebete baino gehiagotik langabezian zegoen, lan bila nola hasi jakin gabe eta aukerarik ez zuela pentsatuz.

“Ez dakit nola egin curriculum bat, inoiz ez dut behar izan, beti lanean aritu bainaiz. Orain ez dakit lana nola bilatu eta inork ez du kontratatu nahiko nire adineko inor”

Gosea kentzen diguna neutralizatzearen garrantzia

Hemendik bere moduko beste batzuk ere pasatu direla azaldu genion, eta lana lortzen zutela, batzuek nahiago izaten dituztela bere moduko esperientzia eta ibilbidea duten pertsonak, eta ez direla ikaratzen hautagaitzen adinagatik. Oso erraza izan zen harekin motibazioa lantzea, berehala detektatu baikenuen GOGOTSU zegoen emakumea zela. Gauzak gertarazteko gogoa, bizitzaren jolas honetan aurrera egiteko gogoa, aurrera egiteak aukerak sortzea esan nahi duenean. Erraza izan zen enplegua bilatzen ikastearen garrantzia ikusaraztea. Egiten ez jakiteagatik errudun ez sentitzen ikasi zuen, eta ulertu zuen horretarako zegoela gure erakundea.

Hasteko, curriculuma egiten eta eguneratuta mantentzen irakatsi genion, baita aurkezpen-gutun ona egiten ere, lanpostu bateko hautagai izateko, eta inork erakutsi ez zizkion gauza horiek guztiak. Bitartean, Nuria egunero joan zen Zentrora, eta enplegua bilatzeko kanal ugariez hitz egin genuen: kontaktu-sarea, CVak eskuan entregatzea, lan-eskaintzak prentsan, Interneten eta IKTak eta abar.

Nuriak konstantzia du eta aktiboa da, baina Internet bidez lana bilatzeak ikaratu egiten du eta, horretan jarri genuen arreta berezia, orduan, Enplegu Zentroan harekin lan egitean. Bere helburu hori lortzeko zuen gogoa aprobetxatu genuen, mugiarazten zuen gogo hori, Interneten lana bilatzeko erronkari aurre egiteko. Harekin eseri ginen beldurrak uxatzeko, eta emaila ondo erabiltzen erakutsi genion. Lan egiteko modu horrekin ohitzea eta enplegua bilatzeko lana erraztu genion: curriculumaren erregistroa egitea enplegu-atarietan, aldi baterako enplegu-enpresetan erregistratzea, enpresen lan-poltsetan eta abar. Berehala eskuratu zituen curriculuma erregistratzeko nahiz enplegu-eskaintzetan izena emateko gaitasunak, eta guk, sortu ahala zalantzak argitzen edo sartu ahala informazioa hobetzeko proposamenen batzuk egiten genizkion.

Pertsona guztiak GOGOTSUAK direla uste izatearen garrantzia.

Nuriak aurrera egiteko gogoa garatzeko gosea zuen, eta horrek bultzatzen zuen. Mugak gogoratuko ez zizkioten leku bat behar zuen, beldur gehiago sartuko ez zioten leku bat. Ilusioz mantentzeko eta indarguneen alde dena emateko gogoak bultzatzen zuen. Horregatik, aldizka egin ohi ditugun taldeko enplegu-tailerretan parte hartzera ere animatu genuen. Lan-elkarrizketa tailerrean, Enplegu-bilaketaren antolaketa tailerrean eta Enplegua, generoa eta berdintasuna tailerrean parte hartu zuen. Lana gara zezakeen enpresak zuzenean identifikatzen ikasi zuen, auto-hautagaitzaren inguruan lan egin genuen, helburu ziren enpresen zerrenda egin genuen… Eta beste baten moduko egun batean, Enplegu Zentroko atetik sartu zen, ahoan irribarrea zuela. Jatetxe batean lana topatu berri zuela jakinarazi zigun, eta oso pozik zegoela. Eta ez gintuen harritu. Batzuekin, Nuriarekin bezala, ikusi orduko jabetzen zara apustu segurua direla enpresa baterako, lanari aurre egingo dien jarreragatik bakarrik. Hazi den inguruneagatik izango da (sarri, estutasun handiko ingurunea), DNAn daramatelako, edo eragina utzi dien bizi-gertakariren batengatik, baina pertsona horiei nabaritu egiten zaie gogotsu daudela, eta errealitate gordinak ez du lortzen hori ezabatzea edo ezkutatzea. Gose hori beti baitago hor, pertsona bakoitzaren barruan, eta probokatu egin daiteke, bideratu egin daiteke, gainera atera daiteke. Animatu egin behar da, asko errepikatu:

Zuk egin dezakezu, oinarritu zure indarguneetan eta ez zure mugetan” “Kontuz, sentitzen duzuna komunikatzen duzu-eta, horregatik da garrantzitsua zure gaitasunak lantzea” “Izan espazioa zuretzat eta zure helburuarentzat” “Zurekin gaude, lagunduko dizugu.”

Nuriarekin ia ez genuen errepikatu beharrik izan, baina beste batzuetan jakin behar da itxaroten, pertsona bakoitzak bere unea izaten baitu.

OINARRIA ezagutzen laguntzearen garrantzia. Arrazoia.

 

Nuriarekin azkar asmatu genuen, blokeatzen zuten beldurrak uxatuta. Dagoeneko 60 urterekin merkatutik kanpo zegoela uste zuen arren, egunero etortzeari zentzua bilatu zion. Eta zentzu hori gogorarazi genion etengabe, lagunduz eta animatuz. Egia esan, gogorra baita. Oso gogorra. Nork bere burua mugatzen duen pilotu automatiko hori desaktibatu genuen, langabezian dauden pertsonak helbururik gabe ibiltzea eragiten baitu, eta egunak, asteak… pasatzen zaizkie eta azkenean urteak. Asmatu genuen eta bere motibazioaren OINARRIA zein zen ikusi ahal izan zuen. OINARRI horri esker, bihotz-taupadak bizkortu egin zitzaizkion eta erabat egin zuen horrekin bat. Hala, bere beldurrak gainditu eta egunero ikastera etorri ahal izan zuen, nahiz eta enplegua bilatzeko baliabiderik ez zuela eta galduta sentitzen zen.  Nuriak gogoa jarri zuen. Gure lana OINARRI hori, arrazoi edo motibazio hori bilatzen laguntzea izan zen.