21 Maiatza, 2020

adingabekoak_gazte_trkeak
Guk kudeatzen ditugun gazteria programen bidez, hainbat urte daramatzagu gazteen mugikortasunaren aldeko apustu handia egiten. Gaztetrukeak gazteen aurreikuspenak zabaltzen dituzten bideak dira eta aldi laburretan beste herrialdeko pertsonekin proiektu komunetan biltzea, elkarbizitzea eta lan egitea ahalbidetzen die. Malta, Eslovenia, Bulgaria, edota Akitania dira elkarlanean aritu garen eta bisitatu ditugun herrialdeetako batzuk. Ezin dugu ahaztu beste talderen bati ere egin diogula harrera.

Horretarako, eta ikasturteak irauten duen guztian, gazteek jolaserako eta prestakuntzarako jarduera desberdinetan hartzen dute parte. Gaztetrukera joateko puntuak (truka daitezkeenak) emateaz gain, beste herrialde horietako gazteekin batera egin eta praktika ditzaketen jarduera posibleak prestatzen dituzte.