25 Jun, 2019

cuerpo_europeo_de_solidaridad_ede

GAZTEGO proiektuaren helburua zenbait ekintza garatzea zen helburu nagusi hauek betetzeko: Euskadiko gazteen eta EB mailan arlo horretan lan egiten duten eragileen informazioa, parte-hartzea eta mugikortasuna sustatzea, Europako programena, eta bereziki Erasmus+ programarena.

Mugikortasunari eta gazteen trukaketari eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Kontseilaritzako Gazteria Zuzendaritzaren Europako informazioari zuzendutako jarduerak garatzeko diru-laguntzen deialdiak kofinantzatuta, proiektuak, Euskadiko gazteen artean, mugikortasun-aukerak sensibilizatzeko eta zabaltzeko ekintzak garatzea ahalbidetu du.

Proiektua Boluntarekin koordinatuta eta elkarlanean egiten dugu. Horrela, gure ekintzen inpaktu eta hedapen handiagoa lortzen dugu.

Europako gaiei buruzko zalantzak argitzeko etengabeko arreta-puntuak izan ditugu, bai aurrez aurre, bai birtualki, erakunde eskatzailearen sare sozialen, emailen eta webguneetako iradokizunen postontzien bidez. Gai horietako gehienak kide diren beste estatu batzuetako lan- eta prestakuntza-aukeren ingurukoak ziren, edota hizkuntzak ikasteko eta hobetzeko aukerekin eta EBn boluntariotza-lanak egiteko kontuekin lotutakoak. Baita Europako Elkartasun Kidegoari eta Erasmus + programak eskaintzen dituen aukera zehatzei buruzkoak ere.

Mugikortasun-aukerei eta EBn trebatzeko aukerei buruzko informazio-ekimenak aurrera eraman ditugu. Ekimenak hauei zuzenduta egon dira: gazteak, elkarteak eta gazte-taldeak, unibertsitateak, gazteria-teknikariak eta Europako mugikortasunean parte hartzeko interesa duten erakundeak.

Ekimenetan, Europako mugikortasunean eta EBko programa desberdinetan adituak diren langile teknikariengana jo dugu. Gainera, programetan parte hartu duten gazteen eta erakundeetako ordezkarien laguntza ere izan dugu. Horiek beren esperientzia pertsonalaren berri eman dute eta Europako Elkartasun Kidegoan izandako parte hartzearekin lotutako bizipenak kontatu dituzte, EBn gazteen artean boluntariotzarako eta solidaritaterako programa enblematiko berria esate baterako.

Europako Elkartasun Kidegoari buruzko ezagutza sustatzeko helburuarekin, euskaraz eta gaztelaniaz paperean idatzi dugu gazteei zuzendutako liburuxka, betiere, programak zertan datzan, bertan parte hartzeko eskakizunak, eskaintzen dituen aukerak eta bertara jo ahal izateko moduak azalduz.

Aldi honetan zehar, gai zehatzei buruz orientatzeko saio puntualak ere egin ditugu eta pertsona gazteen eta teknikarien, gizarte-eragileen, sustatzaileen, informatzaileen eta bertan lan egin ohi dutenen zalantzak argitzen saiatzen gara: horrela, mota horretako hainbat bilera izan ditugu esate baterako, Gazte Informazio Bulegoetan Erasmus+ Programaren baitan trukaketak prestatzeko, udalekin, gazte-elkarteekin eta Europe Direct-eko zentroekin, beste batzuen artean.

Saio horiek eta informazio-ekintza guztiak Europako gaietan eta parte-hartzearen eremuan adituak diren bi orientatzailek dinamizatu dituzte. Europako gaietan eta gazteen partaidetzan adituak diren hizlariak ere izan ditugu, baita Europako erakundeetan lan egiten dutenak ere, eta saio ugaritara etorri dira (Herritarren Europako Puntua, Europako Parlamentuaren Bulegoa, Europako Batzordearen Ordezkaritza Espainian…). Bestalde, Europako gaietan adituak diren hizlariek prestakuntza espezifikoa jaso dute eta hainbat networking garatu dituzte. Horiei esker, gai desberdinei buruzko ezagutzak hobetu ahal izan dituzte eta ondoren lurralde mailan egin dute hedapena (EDIC sarearen networking, Europe Direct Information Centres, INJUVEko prestakuntzako webinars).

Nabarmendu beharrekoa da Europako Elkartasun Kidegoaren bidalketen jarraipenarekin zerikusia duten ekintza guztiei egindako jarraipena: hasierako prestakuntza, kudeaketa, harremanak, aurretiazko prestakuntza, egonaldiaren jarraipena, prozesuaren amaierako jarraipena…  Zehazki, Zerbitzuan interesa agertu duten pertsonen 58 kontsultari eskaini diogu arreta, baita gure erakundeetan proiektuetan parte hartu nahi duten beste herrialdeetako 11 pertsona boluntario ingururi ere: hautagaitza-zerbitzuaren inguruko orientazioa eman diogu informazioa eskatuz hurbildu diren pertsonei, hautagaitza-prozesuan lagunduz, curriculumean, aurkezpen-gutunean, baita plazetako eskaintzak emanez ere. Ildo horretatik, proiektu osoan zehar, EAEko gazteen parte-hartzea sustatu dugu Europako trukatzeetan erakunde eskatzailea kide den sareen bidez eta lan egin ohi dugun erakundeen bidez.