23 Mar, 2019

bakeola_conversacion_liburutegia
Giza Liburutegiak liburuen ordez gizon-emakumeak “kontsultatzen eta irakurtzen” diren espazioak dira. Ohiko egoeretan sekula gurutzatuko ez liratekeelako edo gai jakin batzuez hitz egiten ausartuko ez liratekeelako elkarrekin hitz egingo ez luketen pertsonen arteko topaketa eta elkarrizketarako lekuak dira; horregatik behar dute entzute aktiboa eta errespetua bermatuko dien espazio seguru eta intimoa. Beraz, ekimen horren helburua zen, liburutegi baten antzera, ikusmoldeak zabaltzea, aurreiritziak desegitea, ezagutzak eskaintzea, iruditeriak eraldatzea eta, ondorioz, kohesio soziala sustatzea.

Bakeolak aspalditik aplikatzen duen metodologia da; hain zuzen ere, 2017ko azaroaren 9an, Memoriaren Eguna zela eta, giza liburutegia egin zen Euskadin indarkeria politikoa eta terrorismoaren ondorioak jasan zituzten pertsoneki.

Giza liburutegiari buruzko bideoa – Bakeola 2017

Kasu honetan, eta Errefuxiatuen Munduko Eguna dela eta (ekainaren 20a), Giza Eskubideak defendatzen eta zabaltzen konprometitutako, jatorri, kultura eta sinesmen askotako eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonekin egin zen giza liburutegia, gaian ezagutza berezia dutelako edo kontatzea/entzutea merezi zuen lehen pertsonako esperientzia zutelako.

Koldo Mitxelena Kulturunean egin zen. Lau txandatan antolatu zuten, pertsona-liburu bakoitzeko 20 minutuko irakurketa/elkarrizketetan. Azkenik, 12 pertsona-liburuk parte hartu zuten, eta gehienez, profil bakoitzeko hiru entzule izatea ahalbidetu zen

Honako hauek izan zen pertsona-liburuen multzoa: Errefuxiatuen errealitatearekin lotutako maila ugaritako proiektuak garatzen zituzten edo ezagutzen zituzten pertsonak. (ACNUR, Fundación Harribide, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Zaporeak, IZEBA proiektua (Baketik), DFG – Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia) eta migrazioari eta asilo-eskaerari lotutako esperientzian oinarritutako bizi-istorioak zituzten pertsonak (Mugarik gabeko emigranteak, Tindufeko errefuxiatu-kanpalekuak, ACCEM: Indarkeria matxista (Mongolia), Gehitu: Sexu-identitateagatiko indarkeria (Brasil) eta Gernika Gogoratuz: Gerra Zibilean Mexikora erbesteratutako gurasoen alaba.

30 pertsona anonimok parte hartu zuten irakurle-entzule gisa, galdetzeko, ikasteko eta hitz egiteko prest.

Bakeolak ateratako balorazioaren arabera, lortutako ikusgarritasuna eta eragina aurrez ikusitakoak baino askoz handiagoak izan ziren. Proiektua komunikabide ugaritan zabaldu zen eta pertsona-liburuek nahiz entzuleek adierazitako asebetetzea bikaina izan zen, Bakeolak etorkizunean antola ditzakeen antzeko ekimenetan ere parte hartzeko gogoa adierazi baitzuten.