IMG-20211117-WA0006
Azaroan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin  kontratu-programa baten bidez hitzartu genituen lau etxebizitzetako lehenengoa jarri dugu abian. Kontratu-programa horren bidez, hainbat erakunderekin batera, EDE Suspergintzak bere ekarpena egingo du Lurralde Historikoan bazterkeria- eta marjinazio-egoeran bizi diren pertsonentzako egoitza-zentroen sarea zabaltzeko.

Komunitate-testuinguruan sartutako taldeko etxebizitzak dira eta haien helburua da izaera psikosozialeko zailtasunak edo gabeziak, eta behar adinakoak edo egokiak diren laguntza soziofamiliarrik ez duten pertsonei gizarteratzera bideratutako intentsitate ertaineko laguntzak ematen dituzten ostatu-zerbitzua eskaintzea eta, dagokionean, bizimodu normalizatuetarako pixkanakako sarbidea.

Lehen lau lagunak hasi dira laguntza jasotzen eta, abenduan zehar, udalerri ugaritan beste hiru etxebizitza aktibatzea aurrez ikusi dugu. Guztira, beraz, 13 plaza izango lirateke. Horrez gain, oinarrizko beharrak estaltzeaz, gizarte-beharren asebetetze maila hobetzeaz eta arreta jasotako pertsonen komunitate-ingurunean partaidetza aktiboa lortzeko beharrezko gaitasunak mantentzeaz eta garatzeaz arduratuko diren sei profesionaleko diziplina anitzeko taldea osatuko dugu.