29 Jan, 2021

nazioartea_sipe_aurkezpena_gopy
Urtarrilaren 21ean izan zen GOPY POCTEFA proiektuaren  aurkezpena, bertan parte hartu nahi duten Euskadiko, Aragoiko eta Kataluniako mugaz gaindiko lurraldeko bazkide eta eragileentzako. Asociación Mundus, Servei Public d’Ocupació de Catalunya eta EDE Fundazioak antolatutako aurkezpenaren helburua proiektua eta bertako ekintza nagusiak aurkeztea izan zen, eta batez ere, interesa duten erakundeei bertan parte hartzea proposatzea.

Europar Batasuneko POCTEFA programak (Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortutako lurralde-lankidetzako programa) batera finantzatzen du proiektua. Pistes Solidaires (Akitania Berria) buru den proiektu honetan, EDE Fundazioa bazkidea da. Proiektuan, elkarte hauek ere parte hartzen dute: Asociación Mundus, CRIJ Occitanie, Parcours le Monde Sud-Ouest elkartea eta Servei Public d’Ocupació de Catalunya. Horiez gain, beste 24 bazkide ere badaude.

Proiektuaren helburua gazteak informatzea, orientazioa eskaintzea eta babestea da, betiere, mugaz gaindiko mugikortasunaren esperientzietarako sarbidea errazteko. Azken emaitza honako hau da: mugaz gaindiko arloan gazteen mugikortasunerako informazio-, orientazio- eta laguntza-sarea osatzea: POCTEFA eremuko gazte guztientzako irisgarria den zerbitzua, betiere, tokiko elkargune-sarea sortuta (GOPY puntuak eta GOPY aholkulariak).  Saioan, GOPY puntua izatea eta GOPY aholkulari gisa gaitzea zertan oinarritzen den azaldu dugu.   GOPY  aholkulariak honako hauek dira: langileak, boluntarioak, gazte-sustatzaileak, baita gazteak mugaz gaindiko eremuan mugikortasunerantz bideratzeko informazioan, orientazioan eta laguntzan oinarritutako zerbitzuaren erdigunean diharduten beste eragile batzuk ere. Gazteen aukerei eta mugikortasunari sarbidea errazten laguntzen aritzen dira.

Horretarako, e-learning batean hartuko dute parte eta, horri esker, laguntza espezializatua eta gazteei zuzendua jaso ahal izango dute. Bestalde, gazteek konpetentzien portfolioa egin ahal izango dute eta gazteen mugikortasunarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza ere jaso ahal izango dute. Azkenik, GOPY puntuek online plataformarako sarbidea izango dute, baita mugaz gaindiko hezkuntza-mugikortasuneko ehunka eskaintza bilduko dituen datu-base bat ere: praktikak, lana, ikasketak, boluntariotza, au pair, eskola-trukeak… Horrela, GOPY POCTEFA eremuan mugikortasun-gaietarako leihatila bakarra izango da.

Saioan 41 eragilek hartu zuten parte, betiere, proiektuan parte hartzeko nahiarekin eta GOPY puntu gisa bermatzeko helburuarekin.

Proiektuari buruz gehiago jakiteko, honako bideo hau eskaintzen dizuegu: