03 Feb, 2021

nazioartekoa_hitzaldia
Urtarrilaren 29an, gure Europe Direct zentroak eta Boluntak, Europako Elkartasun Kidegoari buruzko hitzaldia eskaini zien Erreka Mari institutuko ikasleei (Bilbo).

Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren ekimena da eta 18 eta 30 urte arteko gazteek beren herrialdean, Europar Batasuneko beste herrialde batean edo handik kanpo boluntariotza-zerbitzua egin dezaten, praktikaldia egin dezaten edo elkartasunaren sektorean lan egin dezaten aukerak eskaintzen ditu.

Erakundeek funtsezko rola betetzen dute Europako Elkartasun Kideagoaren funtzionamenduan eta kalitate-zigilua duten erakunde guztiek beren proiektuetarako finantzaketa eska dezakete.

Haien helburu nagusia da elkartasunaren balioa sustatzea, irisgarriak eta kalitate handikoak diren elkartasun-jardueretan gazteen eta erakundeen partaidetza bultzatuta. Horren guztiaren bidez, kohesioa, gizarteratzea, demokrazia eta Europa mailako hiritartasuna sendotu nahi dira, jendarteen erronka nagusiei erantzunda eta komunitateak indartuta.

Europako Elkartasun Kidegoaren Atarian, izena emandako gazteek beren lehentasunak zehaztu, intereseko proiektuak bilatu eta erakundeekin harremanetan jartzeko aukera dute gero haien proiektuetakoren bateko kide izatera gonbida ditzaten.

Interesa duten gazteek hemen eman behar dute izena: Europako Elkartasun Kidegoaren Ataria.

 

Hitzaldia Boluntariotzarako eta Gizarte Partaidetzarako Agentziako kidea eta Europako boluntariotzan aditua den Soledad Calderónek eskaini zuen eta Merkataritza eta Turismo zikloetako 50 ikasle baino gehiago bildu zen. Guztiek programarekiko eta horrek eskaintzen dituen aukerekiko interesa agertu zuten.