18 Jan, 2022

Emaktiva Taldea 2022
Ahalegin eta perserberantzia hitzek laburbildu eta ezaugarritu dezakete Emaktivako taldeak 2021ean egin duen lana. Sumatu genuen bezala, ez da urte erraza izan. Hala ere, errusiar mendi bat balitz bezala, igoera eta jaitsieren artean, bidean agertu zaizkigun harri guztiak gainditu ditugu elkarrekin lan eginez eta guk ere bizi izan ditugun une zailetan elkarri animatuz.

Barrez eta barrerik gabe lortu ditugu planteatuta genituen helburuak, eta horien artean honako hauek nabarmendu behar ditugu:

  • Gipuzkoako hainbat eskualdetan enplegagarritasun-ibilbideak hedatzea, zehazki Irunen, Andoainen eta Donostian.
  • Enplegagarritasuna hobetzeko 7 talde-ibilbide garatzea Bizkaian eta Gipuzkoan.
  • Gaitasun digitalei buruzko 5 ikastaro.
  • Bi enplegu-ibilbide integral garatzea, bezeroarentzako arretaren eta sektore soziosanitarioaren
  • Bi enplegu-ibilbide integral berri hastea, prestakuntza kualifikatzailearekin, 2022. urtean amaituko direnak.
  • 120 emakumek parte hartu dute Emaktivan.
  • Nabarmentzekoa da 50 urtetik gorako 10 emakume lanean hasi
  • Boluntariotza korporatiboko 11 ekintza Emaktiva programarekin lankidetzan diharduten enpresekin.
  • Lau hitzarmen, gizartearekiko konpromisoa duten enpresekin sinatuak, zehazki 5., 8. eta 10. GJHen esparruan.
  • 100 enpresa baino gehiagok lankidetza aktiboa izan dute Emaktiva Programarekin, hainbat ekintzatan; besteak beste, honako hauek nabarmendu daitezke: lanekoak ez diren praktiken kudeaketa, parte hartzen duten emakumeentzako enplegu-eskaintzak, boluntario korporatiboen ekintzak, etab.
  • Emaktivaren bideo berri bat grabatzea, parte hartzen duten emakumeei protagonismo berezia emanez. Piedra a Piedra-k lau emakumeren esperientzia kontatzen du Emaktiva programan.

Gipuzkoako lantaldea

Horiez gainera, lantaldeak honako hauetan parte hartu du:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardunaldia, Elkar EKIN Lanean programaren 2021-2023rako helburuak aurkezteko.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak antolatutako Gizarteratzeko Jardunbide Egokien III. Jardunaldia, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren 27. Suropea Astearen esparruan.
  • Emaktivak Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak antolatutako 19. Gizartegunean parte hartu du. 2020ko abenduan garatu zen XIX. Gizartegune honen helburua Covid-19ak sortu duen krisi ekonomiko, sozial eta laboraleko egoera konplexuaren aurrean enplegua babestea izan da. Zehazki, honako hau izan da fokua: enplegua Gizarteratzeko elementu gisa berreskuratzea.
  • Eta urtea amaitzeko, EDE Fundazioak eta Emaktiva Programak Menina saria jaso dute, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak ematen duena. Sari hori Euskadiko pertsona eta erakundeei ematen zaie, emakumearen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko borrokagatik.

Laburbilduz, oso pozik gaude 2021ean lortu dugunarekin eta azken 12 hilabeteetan sortu diren erronkak gainditu ditugulako.