16 Feb, 2019

People with education related icons

Prestakuntza eta ikaskuntzen sorrera nola ulertzen dugun

EDE Fundazioan, urtetan gizartearen erakundeen garapenean eta garapen sozialean lan egiten dugunon ikaskuntza eta prestakuntza sustatzen ari gara, eta guretzat, gure esfortzua norabide honetan doa:

  • Pertsonen ahalduntzea indartzea eta gizarte bidezkoagoa, libreagoa, solidarioagoa eta anaitasunezkoa garatzea.
  • Gizartean parte-hartzea, autonomia, ikaskuntza, solidaritatea, duintasuna eta gizarte-antolaketa sustatuko duten ekintza, proiektu, harreman eta ekimenak sustatzen eta garatzen laguntzea.
  • Hezkuntzan, komunitatean, erakundeetan, lanean, kulturan, ingurumenean eta kiroletan ekimen sozialak garatzea.

EDE Fundazioan ez ditugu “ikastaroak” ematen, baizik eta prestakuntzako eta ikaskuntzako esperientziak sortzen ditugu. Prestakuntza-espazioak eraikiz eta ikaskuntza esperientziak sortuz egiten dugu. Horien bidez:

  • Pertsonak autonomoak dira, egindako ikaskuntzen protagonistak, haien bilaketa eta beharren arabera.
  • Pertsona bakoitza hartu, lagundu eta bideratzen dugu, dituen prestakuntza-beharren identifikazioan lagunduz.
  • Parte hartzen duten pertsonen artean lankidetzako dinamikak sortzearen alde egiten dugu.
  • Egiteko modua eta esperientzia partekatzeko uneak bideratzen ditugu, edukietan eta metodologietan kalitatea zainduz.
  • Bizipen adierazgarriak eta ekarpen kontzeptualak sortzen ditugu.

Erakundeei laguntzen diegu ikaskuntzako eta esperientziako prozesuak kudea ditzaten. Ziklo osoa ahalbidetzen diegu: prestakuntza-beharrak edo bilaketak identifikatzen laguntzen diegu, haiek landuko dituzten ekimenak sortzen ditugu, prestakuntza-ekintzak diseinatzen ditugu, beharrezkoa izanez gero sustatu egiten ditugu, eskatzen digutenean kudeatu egiten ditugu, eta emandako emaitzen arabera ebaluatu egiten ditugu…

Hori guztia egiteko, ezinbestekoa da pertsonak eta erakundeak gertu izatea,  bakoitzak bere erabakiak har ditzan konfiantza, entzute eta gaitasun guztiak sustatuz.