02 Aug, 2021

indarkeria_matxista_egoitza_zerbitzuak
Egoitza-zerbitzuak: berehalako harrera-zentroa (Urrats I), egonaldi ertainetarako harrera-zentroa (Urrats II), eta autonomiarako etxebizitzak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat.

 

2020an hasi ginen Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekoa den zerbitzu honen kudeaketa osoaz arduratzen. Egoitza-harrera eskaintzen die zerbitzuak indarkeria matxistaren biktima diren emakume adinez nagusiei edo adingabe emantzipatuei, haien seme-alaba adingabeei eta emakume horien mende dauden haien karguko beste pertsona batzuei (adinez nagusiak diren seme-alabak eta/edo mendekotasunak dituzten helduak).

Generoaren autokontzientzia eta egitura sexisten aitorpena sustatzen du zerbitzuak, horiek emakumeek jasaten duten indarkeria-egoeran elementu adierazgarritzat hartuz. Bizikidetzarako esparru segurua eta babestua, emakumeek autonomia berreskuratzea sustatzeko.