berdinlab_topaketa
EDE Fundazioan indarkeriari aurre egiten dioten emakumeekin lan egiten duten duten lankideek eta berdintasunaren eta indarkeria matxistaren arloko aholkularitza ematen dutenek gogoeta partekatu dute erakundeak antolatutako barne-topaketa batean.

Hainbat ikuspegi trukatu dituzte: Indarkeria izendatzeko moduei buruzkoa; indarkeria matxistaren inguruko atalean, laster gertatuko den Berdintasunaren Euskal Legearen aldatzeak ekarriko dituen aldaketei buruzkoa; indarkeria matxistaren biktima diren eta bizirik atera diren emakumeekin esku hartzeko ereduen aldaketei buruzkoa; eta, azkenik, erakundeak arlo horretan dituen erronkei buruzkoa.

Hausnarketarako lan-gune horietan sortutako informazio guztia dokumentu batean jasoko da. Dokumentu hori barne-topaketan parte hartu duten sailetan zabalduko da, eta ziurrenik, erraztuko du sor daitezkeen zalantza, itxaropen eta proposamen berrietan sakontzen jarraitzea.

Topaketak Bizkaiko eta Gipuzkoako EDE Fundazioko 40 langile bildu ditu. Indarkeria matxistaren inguruan egiten den esku-hartze eta aholkularitza lanak hobeto ezagutzen lagundu du, baita erakundearen bi adar hain osagarrien arteko sinergiak identifikatzen ere.

Sorkuntzarako, talde-eraikuntzarako eta hausnarketarako gunea izan da, ekintzarako begirada berriak ekarriko dituena.