ateri_mantentze_zerbitzua
Suspertuk, EDE Fundazioaren gizarteratze eta lan-munduratze enpresak, Enplegu inklusiboaren arloan integratuta, atera berri du instalazioak mantentzeko, artatzeko eta garbitzeko zerbitzu-eskaintza berria.
  • Honako hauek dira zerbitzu horien hartzaileak:

– Udalak, larrialdiko harrera-etxebizitzak, egoitzak, etxebizitza babestuak eta antzekoak zuzenean kudeatzen badituzte.

– Hirugarren Sektoreko erakundeak, ostatu sozialak, ekipamenduak, bulegoak, egoitzak eta abar badituzte edo kudeatzen badituzte.

  • Honako jarduera hauek egiten ditugu:

– Mantentze-lanak eta konponketa elektrikoak; iturgintza; garbiketa; igeltsaritza…

– Lan txikiak diseinatzen, koordinatzen eta kudeatzen ditugu…

– Zaharberritzeetan altzariak erosi eta jartzen ditugu.

 

 

  • Proposamen honen balioak oinarri hauek ditu:

– Mantentze-lanetako gure taldearen esperientzia eta kaudimena, duela 20 urte baino gehiagotik Ateri sarea osatzen duten instalazio guztiak zaintzeaz eta artatzeaz arduratzen baita. Bakarka edo beste erakunde batzuen eskutik kudeatzen ditugu: Bilboko Udala, BBK, Eusko Jaurlaritza… Ikasle-egoitzak, kirolarien egoitzak eta egoitza sozialak; hostel eta gazte-aterpetxeak; ostalaritza-saltokiak eta zerbitzu turistikoak.

– Izaera soziala, gizarteratze eta lan-munduratze gisa dugun izaeraren ondorioz, enpleguarekiko konpromisoari eta lan-merkatu normalizatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko dugun konpromisoari esker.

Zerbitzuaren inguruan informazio gehiago lortzeko:

Ikusi 1’47’’-ko bideoa eta jarri harremanetan gurekin:

Jon Basaldua (SUSPERTU S.Lren arduraduna)

944 029 099 / 656 789 364

jbasaldua@ateri.net