10 Jun, 2020

Internet de las cosas. La profesión de tu futuro
Hemen da etorkizuneko lanbidea! Teknologien mundua potentzial eta lan-aukera handieneko sektoreetako bat da, eta hala izango da datozen urteetan ere.  Beharrean bizi izan garen garai hauetan, lan-eredu berriak ezartzea beharrezkoa dela egiaztatu dugu, eta eredu berri horietan funtsezko papera dute informatikak eta teknologiak.

 

EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboaren alorrak, Lanbiderekin eta Bilboko Udalarekin elkarlanean, Gaztebarri izeneko programa berri eta berdingabea jarriko du martxan.  Langabezian dauden gazteei zuzenduta dago proiektu berezi hau, Bilboko 30 urtez beherako pertsonei, eta gazteen enplegagarritasuna, gizarteratzea eta lan-munduratzea hobetzea du helburu.

EDE Fundazioan badakigu pandemiak, berriro ere, gogor kolpatu dituela gazteak. Hori dela eta, uste dugu inoiz baino beharrezkoagoa dela erronkaz beteriko agertoki honen aurrean gure gazteei laguntzea.

2020aren amaieran hasiko da enplegu-ibilbidea, ikuspegi integral batetik eraikia (prestakuntza + praktika + lan-aktibazioa).  Ibilbide osoa izango da. Mikroinformatikari eta gauzen Interneti buruzko funtsezko alderdien gaineko prestakuntza jasotzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta ikuspegi praktikoa eta gertukoa izango dute sektoreko euskal enpresen kolaborazioari esker.

Interesa baduzu eta profilarekin bat bazatoz, proiektu berri honetan izena eman dezazun animatzen zaitugu. Prozesu osoan zehar zurekin egongo den lantalde handi baten laguntza izango duzu.

Prestakuntza-ibilbidearen gaineko informazio zabalagoa nahi izanez gero, sakatu hemen.