26 Nov, 2020

interncional_charla_ainhoalasa
Mundu mailako osasun-larrialdia eta horri eusteko eta hori kudeatzeko hartutako neurriek egoera konplexuan kokatu gaituzte. Kasu honetan, Europako kohesioa, elkartasuna eta Europako proiektuan hartzaile den komunitatea inoiz baino beharrezkoagoak dira. Gakoa nazioz gaindiko ikuspegia den ustekabeko testuinguru honetan, beharrezkoa da Europa orain zer egiten ari den, abian zer tresna jartzen ari den eta hurrengo hilabeteotan Europako Agentziaren ardatz nagusiak zein izango diren jakitea.

Horregatik, azaroaren 4an, Europe Direct-etik, Europar Batasuneko kohesio-politikari buruzko hitzaldia antolatu genuen pandemiaren eta pandemia ondorengo egoeraren ondorio diren une kritiko hauetan funtsezkoak diren gai hauen inguruan: gobernantza, kohesio-politikaren alderdi sozialak eta etorkizuneko erronkak.

Saioan izan zen Ainhoa Lasa, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea eta Europako Gobernantza Ekonomikoan eta Europako Gizarte Ereduan aditua dena. Bertan, “Europako nazioz gaindiko kohesio-politiken zentraltasuna pandemia aurreko eta ondorengo fasean” gaiari buruz eskaini zuen hitzaldian, krisi soziosanitarioaren baitan kohesio-politikak betetzen duen rola eta aurre egin beharreko erronkak izan zituen hizpide, eta horri buruzko gogoeta egiten lagundu zigun.

 

Hona hemen saioaren bideoa: