25 Oct, 2021

haritu_zirkilu
HARITUlab-en Hezkuntza-normaltasun berrian inklusio digitala programaren proiektuko azken hiruhilekoan sartuta gaude dagoeneko. Iberdrola Fundazioak babestutako programa. Programak urratsak eman ditu eragilez eragile, familiaz familia 2021ean zehar eta, pixkanaka-pixkanaka, laguntzaileen eta eragileen sarea osatzen ari gara. Kasu askotan, ahoz aho iritsi gara haiengana.

Horren aurretik, gure esperientziaren eta ikaskuntzen berri eman dizuegu sarrera hauetan:

 

Hezkuntza arloko normaltasun berria dela eta, beharrezkoa da arlo digitaleko gai asko ulertzea eta, sarrera hauetan, familiekin izandako esperientzia batzuk azalduko dizkizuegu.

Irailean eta urrian, EISE Rekalde Peñascalekin, Bilbo udalerriko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze talde batekin, eta Zirkilurekin, adingabeentzako eta familientzako eguneko zentroarekin, elkarlanean aritu gara.

2021ean garatutako programaren bidez lortutako esperientziak egoera ahulenean dauden pertsonen gaitasunetara eta beharretara gehiago egokitzen diren prozesuak egituratzera bideratu gaitu. Eragileen elkarlana funtsezkoa izan da prozesu horretan.  Oraingoan, familien eskari nagusia ingurune digitalean moldatu ahal izatearekin lotuta zegoen.  Horrekin lotuta, parte hartu duten emakumeek gehien erabiltzen duten gailuari lotutako kudeaketarako gaitasuna ulertu eta garatu nahi zuten: telefono mugikorra. Izan ere, hezkuntza arloan ez ezik, administrazio publikoarekin lotutako beste esparru batzuetan ere gero eta gehiago eskatzen dietena da.

Gurekin batera lanean ari diren familia horiekin gure arazo berberak dituzte: kudeaketak egin ahal izateko pertsonen arteko harremanak sistemekiko harremanetara bideratuta dauden munduan bizi dira. Sistema horiek, gauza askotan, bizitza erraz diezagukete.  Baina kudeaketekin lotutako prozesuari aurre egin ahal izateko kultura-aldaketa ere eskatzen dute.  Ondorioz, sistema horiek gure mesedetan erabili ahal izateko,  funtsezkoa da honako hau:  erabiltzen duzun gailuak nola funtzionatzen duen oinarrizko ezagutzak izatea eta arazoak konpontzeko lagungarriak diren kudeaketako oinarrizko tresna batzuk ezagutzea. Horregatik landu dugu ibilbidea EISE Peñascal-Rekaldeko eta Zirkiluko familiekin, urratsez urrats lan eginda.

  1. Ezagutu mugikorra. Garrantzitsua izan da mugikorra erabiltzen jakitea: nola antolatu aplikazioak, nola optimizatu, nola kudeatu pribatutasuna, pribatutasunaren eta segurtasunaren arteko aldeak, denbora, tokiko edukiaren eta hodeian dagoenaren arteko bereizketa egiten jakitea, nola topatu edukia…
  2. Oinarrizko kudeaketa-tresnak erabiltzen ikastea. Kontaktuak kudeatzen eta beste aplikazio batzuekin nola erlazionatzen diren ulertzen ikastea, e-mailak bidaltzen edo sailkatzen ikastea, bileretarako edo ekitaldietarako agenda zehazten ikastea, telekonferentziak bidaltzen eta jasotzen jakitea, testu-fitxategiak eta .pdf formatuko dokumentuak editatzea ahalbidetzen duten tresnak ezagutzea…

3. Kudeaketak online egitea ahalbidetzen duten zerbitzuak ezagutzea eta erabiltzen ikastea. Azkenik, administrazioarekiko (enplegua, osasuna, hezkuntza) kudeaketak egiten hasiko gara // Honako hauek ikasi ditugu besteak beste: onlineko formulario bat betetzen, COVID ziurtagiria ateratzen, ziurtagiri digital publikoak ateratzeko modua ulertzeko lehen urratsak ematea eta horiekin egin ditzaketen kudeaketa-lanak ezagutzen (baita mugikorretik ere, beti pribatutasuna zainduta eta modu seguruan).