27 Oct, 2021

suspertu_prestakuntza_gipuzkoa
Urriaren 18an oinarrizko mantentze-lanei buruzko prestakuntzari ekin genion Donostian, proiektu honen baitan: SUSPERTU PROIEKTUA: gizarteratze-enpresaren egokitzapena COVID-19aren eraginaren aurrean. Proiektua EDE FUNDAZIOAren lankidetzarekin aurkeztu da, Gizarteratze eta Ekonomia Sozialeko Europako Programa Operatiboaren baitan Ekonomia Sozialeko enpresa eta erakundeei bideratuta egindako diru-laguntzen deialdirako.

Proiektuak barne hartzen ditu:

  • Oinarrizko mantentze-lanei (elektrizitatea, pintura…) buruzko 135 orduko prestakuntza, 15 pertsonako talde bati zuzendua, 2021eko urriaren 18tik abenduaren 1era.
  • 12 hilabeteko kontratua Gipuzkoako gure lantaldean, prestakuntzan parte hartzen duten 4 pertsonarentzat.

Proiektua gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, langabezian egonik eta Enplegu Zerbitzu Publikoetan izena emanda (Lanbide) eta gizarteratze-hitzarmena izenpetuta.

Kofinantzatzailea