24 Mar, 2020

Nagusi Bizi - Envejecimiento Activo
Programa honekin, parte-hartzaileak gaitu nahi ditugu bizitzako etapa desberdinetan banakako eta sozialki antolatutako ongizate maila maximoaz goza dezaten. Arlo desberdinetatik zahartze positiboarekin lotutako ezagutzak, trebeziak eta balioak erdietsiko dituzte: esate baterako, osasuna, kultura, parte-hartzea eta abar.

Nagusi Bizirekin, prebentziotik eta prestakuntzatik lan egitea planteatzen dugu gure bilakaera-prozesuan etapa berri bati “denboraz” aurre egiteko, eta hori dela eta, oinarrizkoa da trebeziak eta gaitasunak eskuratzea ahalik eta ondoen bizi ahal izateko. Zahartzea modu positiboan bizi daitekeen eta ikaskuntza pertsonaleko aukera berriak ezagutzen joateko eta besteekin eta inguruarekin elkarreragiteko prozesu natural bat balitz bezala ulertzen lagundu nahi dugu.

Programa honekin, adinekoak, horien bizi esperientzia eta egungo gizartean egin dezaketen ekarpena balioetsi nahi dugu. Hori ezin da alferrik galdu!!

Gainera, Nagusi Bizik efektu biderkatzailea du; izan ere, bertan zuzenean parte hartzen duten pertsonengana iristeaz gain, biztanleria gehiagorengana ere heldu nahi du. Metodologian, saioetan parte hartzen duten pertsonen sentsibilizazioa eta gaikuntza baino haratago joatea hartzen dugu aintzat. Elkarrekin lan egin nahi dugu eta beste ekintza batzuk landu eta diseinatu nahi ditugu haiekin, ereduaren gainean sentsibilizatuko eta gaituko dituzten inguruko beste pertsona taldeen dinamizazioko kide aktiboak eta protagonistak izan daitezkeen.