28 Jun, 2019

Eskualdeko gazteen partaidetza funtsezko helburua izan da prozesuan, eta horretarako hedapeneko eta kaptazioko estrategia ugari jarri dira martxan. Emaitza izan da 500 gazte baino gehiagok hartu dutela parte onlineko galdetegi baten bidez eta 100 gazte inguru izan dira eskualdeko udalerrietan egindako 15 eztabaida-taldetan.

Teknika kuantitatibo eta kualitatiboak konbinatuta, lehen eskutik ezagutu ahal izan dira eskualdeko gazteen interesak, kezkak eta beharrak kulturari, enpleguari, partaidetzari, hezkuntzari eta abarri lotuta.

Gazteen kolektiboarekin batera eskualdeko eragileek ere lekua izan dute diagnostikoan mintegi arrakastatsu baten bidez; bertan parte hartu dute eskualdeko 40 eragilek baino gehiagok (gazte-teknikariak, enplegu-zerbitzuetako arduradunak, orientatzaileak, hezkuntza ez-formaleko esparruetan gazteekin prozesuetako lider diren pertsonak eta abar).

Atzo, Behargintza Basauri-Etxebarriko arduradunek eta eskualdeko gazteekin lan egiten duten gazte, enplegu eta beste udal-baliabide batzuetako teknikariek itxialdia egin zuten Basozelai (Basauri) gizarte-etxean, EDE Fundazioarekin batera (erakunde horrek egin du Udal Gaztedi planaren diagnostikoa), gazteek dituzten arazoak identifikatzeko, gero lagundu ahal izateko. 

El Correo –2017/05/13: http://www.elcorreo.com/bizkaia/nervion/201705/13/plan-empleo-juvenil-comarca-20170512220256.html

Teknika dinamikoen eta partaidetzaren bidez, gazteak prozesu handi honetan sartu ahal izan dira. Prozesuaren helburua da gazte-programak, politikak eta baliabideak diseinatzeko jarraibide erabilgarriak identifikatzea, gero eremu horretan inplikatutako agente multzoari transferitu ahal izateko.

… Gazteek balorazio oso ona eman dieten espazio informalak, ludikoak eta sormenezkoak… Mahai-inguruetan, kafearekin eragileen arteko ikuspegiak bateratu ahal izan dira.