22 Oct, 2021

ikerketa_fedeafes
Fedeafesek urriaren 18an aurkeztu zuen “EAE-n buruko osasun arazoak dituzten haurrak, nerabeak eta gazteak: arreta baliabideen eta beharren azterketa” ikerlana, kolektibo horri arreta publikoa emateko sarean dauden gabeziez ohartarazten duena. Txostena FEDEAFESek eta Agifes (Gipuzkoa), Asafes (Araba), Avifes (Bizkaia) eta Asasam (Aiaraldea) elkarteek bultzatu dute, eta EDE Fundazioak prestatu du (EDE Ezagutza).

Hori osatzen duten Federazioak eta erakundeek 2020ko azaroaren amaieran jarri zuten abian ikerketa buru-osasuneko arazoak zituzten gazteen eta adingabeen eta haien familien eskaera gero eta handiagoa zela detektatu ondoren. Izan ere, gaur egun eskuragarri dauden baliabideen bidez ez dituzte beti haien premiak asebeteta ikusten eta ez dute desiratutako arreta eta informazioa jasotzen.

Horrenbestez, ikerlanaren jatorria behar horiekin lotutako ezagutza ikuspegi multidimentsionaletik (esparru ezberdinak jorratuta) eta ikuspegi ugari kontuan hartuta zabaltzeko helburuan dagoela esan dezakegu. Helburua da EAEn eskuragarri dauden baliabideekin lotuta buru-osasuneko arazoak dituzten haurren, nerabeen eta gazteen eta haien familien interesak gertu-gertutik ezagutzea  eta esparru horren inguruko adituen eta profesionalen ekarpenak jasotzea.

Ikerlanaren metodologia kualitatiboa da eta, horri esker, ikerketaren helburuaren konplexutasuna ikuspegi hausnarkorretik egin ahal izan da. Egindako azterketaren balio nagusia honako hau da: 2020ko abendua eta 2021eko ekaina bitartean funtsezko hiru informazio-emailek errealitate beraren gainean egindako balorazioen arteko triangulazioa egin ahal izan da:

  • Elkarrizketak eta mintegia psikiatriako, hezkuntzako, gizarte-zerbitzuetako, elkarteetako eta abarretako 24 profesional eta aditurekin.
  • Eztabaida-taldea buru-osasuneko arazoren bat duten seme-alabak dituzten 11 familiarekin (hiru lurralde historikoetakoak).
  • Eztabaida-taldea buru-osasuneko arazoak dituzten 19 eta 34 urte arteko Bizkaiko eta Arabako  7 gazterekin.

Emaitza gisa, txostenak honako hauek guztiak jasotzen ditu:

  • Haurren, nerabeen eta gazteen buru-osasunarekin lotutako datu estatistiko Gainera, generoaren eta adinaren arabera buru-osasuneko arazo nagusietarako gerturatze moduko bat jasotzen du.
  • Osasunarekin, hezkuntzarekin, gizarte-harremanekin, aisialdiarekin, etxebizitzarekin, enpleguarekin eta abarrekin lotuta buru-osasuneko arazoak dituzten haurren, nerabeen eta gazteen eta haien familien premia nagusiak.
  • Haurren, gazteen eta haien familien buru-osasunaren arretarekin lotutako baliabide nagusien mapa, besteak beste esparru hauetan eskuragarri dauden programa eta zerbitzu publikoak eta pribatuak kontuan hartuta: osasuna, hezkuntza, aisialdia, garapen pertsonala eta laguntza, etxebizitza, enplegua, justizia eta soziala.
  • Detektatutako behar nagusien arteko alderaketa eta gaur egun eskuragarri dauden baliabide publikoek eta pribatuek eskaintzen duten estaldura mailaren balorazioa Gainera, buru-gaixotasuna duten haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako sistemen arteko koordinazioarekin lotutako hobekuntzak identifikatu ditu.
  • Covid-19aren pandemiak neska-mutilen, nerabeen, gazteen eta haien familien buru-osasunean izan duen inpaktua.
  • Buru-osasuneko arazoak dituzten haurrei, nerabeei eta gazteei zein haien familiei arreta ematearekin lotuta erkidego eta Estatu mailako eta nazioarteko jardunbide egokiak identifikatzea .