03 Jan, 2020

Busqueda de empleo
Prestakuntza eta ikaskuntzen sorrera nola ulertzen dugun? Urtetan zehar gizartearen erakundeen garapenean eta
garapen sozialean lan egiten dugunon ikaskuntza eta prestakuntza sustatzen ari gara, eta guretzat, gure esfortzua norabide honetan doa:
  • Pertsonen ahalduntzea indartzea eta gizarte bidezkoagoa, libreagoa, solidarioagoa eta anaitasunezkoa garatzea.
  • Gizartean parte-hartzea, autonomia, ikaskuntza, solidaritatea, duintasuna eta gizarte-antolaketa sustatuko duten ekintza, proiektu, harreman eta ekimenak sustatzen eta garatzen laguntzea.
  • Hezkuntzan, komunitatean, erakundeetan, lanean, kulturan, ingurumenean eta kiroletan ekimen sozialak garatzea.

Ez ditugu “ikastaroak” ematen, baizik eta prestakuntzako eta ikaskuntzako esperientziak sortzen ditugu. Prestakuntza-espazioak eraikiz eta ikaskuntza esperientziak sortuz egiten dugu. Horien bidez:

  • Pertsonak autonomoak dira, egindako ikaskuntzen protagonistak, haien bilaketa eta beharren arabera.
  • Pertsona bakoitza hartu, lagundu eta bideratzen dugu, dituen prestakuntza-beharren identifikazioan lagunduz.
  • Parte hartzen duten pertsonen artean lankidetzako dinamikak sortzearen alde egiten dugu.
  • Egiteko modua eta esperientzia partekatzeko uneak bideratzen ditugu, edukietan eta metodologietan kalitatea zainduz.
    Bizipen adierazgarriak eta ekarpen kontzeptualak sortzen ditugu.

Erakundeei laguntzen diegu ikaskuntzako eta esperientziako prozesuak kudea ditzaten. Ziklo osoa ahalbidetzen diegu: prestakuntza-beharrak edo bilaketak identifikatzen laguntzen diegu, haiek landuko dituzten ekimenak sortzen ditugu, prestakuntza-ekintzak diseinatzen ditugu, beharrezkoa izanez gero sustatu egiten ditugu, eskatzen digutenean kudeatu egiten ditugu, eta emandako emaitzen arabera ebaluatu egiten ditugu.

Hori guztia egitekoezinbestekoa da pertsonak eta erakundeak gertu izatea,  bakoitzak bere erabakiak har ditzan konfiantzaentzute eta gaitasun guztiak sustatuz. 

 

Nor laguntzen dugu prestakuntza prozesuan 

Ez diogu atea inori ixtenErantzuna eman diezaiokegu: 

  • Honako hauen bila dabiltzan pertsonei: Laneko ibilbidea, gizartean parte hartzeko aukera bat, bizi profesionalerako gaitasun hobea, bizi-proiektuen eta/edo enpresa-proiektuen garapen hobea, bizitzako erronkei aurre egiteko gaitasun handiagoa, errealitatea hobeto ulertzea, beste batzuei gertatzen zaienarekiko enpatia handiagoa.
  • Garatu nahi duten erakundeei: egunerokotasuna hobeto antolatzeko eta hobeto funtzionatzeko, eraginkorragoak izateko, hobeto zaintzeko, elkarbizitzako inguruneak sortzeko, adimen kolektiboa sortzeko.
  • Inguruneko beharrei erantzuna eman nahi dieten ekimenei: arreta emandako beharrak hobeto erantzuteko, inguruan duten bizitza dinamizatzeko, ingurune sozialekin elkarreragiteko.
Zer eskaintzen dugu prestakuntzarekin
  • Garapen pertsonaleko konpetentziak handitzeko esperientziak: dimentsio emozionala eta kontzientzia hartzea lantzen dugu, aldaketa pertsonala, berrikuntza pertsonaleko ibilbideak sortzea, bizi profesionaleko proiektu pertsonalak, lidergoa-coach, bizitzaren autokudeaketa pertsonala, denbora eta baliabideak.
  • Laneko eta esku hartzeko estrategia eta eredu berrietan konpetentziak handitzeko esperientziak: Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzean psikodrama eta antzeko beste teknika batzuk erabiltzen ditugu, mendekotasuna duten adineko pertsonekin egoera zailak kudeatzea, gizarteratzeko prozesuetan jolasen erabilera, jokabide agresiboei eustea gazteen artean, artea eta jolasa.
  • Antolaketa arloko garapeneko konpetentziak handitzeko esperientziak: Alderdi hauek lantzen ditugu: errendimendu handiko taldea izateko bidean aurrera egitea, taldeko rolak garatzea, taldean garatzen den lidergoa, bilera eraginkorrak, zuzendaritza-taldeak sendotzea, eraldaketarako lidergoa egituratzea, antolaketa-kultura identifikatzea, erakundeko giroa hobetzea, dinamika sistemikoak erakundeetan, kudeaketa eta zuzendaritza estrategikoa, helburuen kudeaketa, ezagutzaren kudeaketako adierazleak eta aginte-koadroak, plan estrategiko eta operatiboen diseinua, pertsonen kudeaketa, praktikako komunitateak osatzea, ikaskuntza eta berrikuntza, kalitatearen kudeaketa-sistemen diseinua, negozio-eredu berritzaileak, berdintasuna zeharkako elementu gisa sartzea, generoaren ikuspegia proiektuetan eta erakundean, datuen babesa erakundeetan, komunikazioa, inplikazioa ingurune sozialetan eta komunitatekoetan.
Nola sustatzen ditugu prestakuntzak eta ikaskuntzak? 

1.Ikaskuntzako eta prestakuntzako etengabeko prozesuak bermatuz egiten dugu gure marken bidez:

2. Zenbait formatuko ekimenak garatzen ditugu: 

  • Mahai-inguruak, 2 ordukoak, batez ere azalpenezkoak.
  • Mintegiak, 4 eta 8 ordu artekoak, azalpenak eta hausnarketa konbinatuta.
  • Tailerrak, 8 eta 16 ordu artekoak, azalpenak, hausnarketa eta bizipenak biltzen dituzte.
  • Ikastaroak, 16 ordutik aurrera, sakontze teorikoa, bizipenen aplikazioa eta egokitzapen metodologikoa barne.
  • Prestakuntza-programa espezializatuak (diplomatuak, adituen ikastaroak, graduondokoak, masterrak eta abar) 50 eta 150 orduko iraupenekoak, or har, beste prestakuntza-erakunde batzuekin lankidetzan (unibertsitateak eta abar).

3. Ekimenak egiten ditugu: 

  • Nahi duten guztiek har dezakete parte.
  • Itunduak, intentsitate baxukoak, eskatutako erakundean zuzenean egiten dira, haien beharren araberako edukiarekin.
  • In Company, intentsitate altukoak, eskatzen duen erakundean zuzenean egiten dira, haien beharren araberako edukiarekin, aldaketaren kudeaketara eta antolaketaren garapenera bideratuta, erakundeko kulturan eragina izanik eta banakako eta taldeko prestakuntza-espazioak konbinatuz.

Honez gain, Lanbideko prestakuntza ekintzak ere eskaintzen ditugu.

 

UNE-EN ISO 9001:2008 Kalitate-ziurtagiria 

Prestakuntza kudeaketan eta emateanUNE-EN ISO 9001:2008 Kalitate-ziurtagiriaduguHorrek adierazten du gure prestakuntza guztietankalitateko prestakuntzaren alde egiten dugulahorietanbizipena eta ezagutzak partekatzeafuntsezkoak direlakoGizartearen eta hezkuntzaren arloan lan egokia garatzeko gaitasun eta eskumenak eskuratzeko prestakuntza

Honako esteka honetan gureKalitate Politikaikusi dezakezu.