21 Jul, 2021

aholkularitza_red_acoge
Red Acoge sarearen bidelagun izan gara aniztasuna kudeatzeko egin duten lehen planean. Migratzaile eta iheslarien gizarteratzean espezializatutako erakundeen Estatuko federazioa da Red Acoge. 1991n sortu zen eta Estatuko 23 entitate biltzen ditu. Lehen plan
horretan, aniztasunaren aldeko apustu politiko eta estrategikoa sakondu da, zenbait ardatzetan oinarrituta: etnia-kultura, identitate sexuala eta genero-identitatea, identitate funtzionala eta belaunaldi identitatea.