28 Sep, 2021

conocimiento-formacion-liderazgo-teal
Andaluziako ekonomia sozialeko erakundeei laguntzen hasi gara, TEAL erakundeen paradigmaren bitartez. Andaluziako CAIS (Consorcio Andaluz de Impulso Social) elkartearekin lankidetzan dihar dugu. Erakunde parte-hartzaileek antolaketa kultura berri baterantz egingo dute trantsizioa, espiralean egindako dinamiken bitartez haien jarduketen gaineko kontzientzia hartuta, bilakaeraren helburua identifikatzeko, autogestioa areagotzeko eta osotasuna eta ongizatea lortzeko. EDE Fundazioa erakunde bazkidea eta proiektuaren laguntzailea da. 

Erakunde parte-hartzaile bakoitzak TEAL-Masterra edo aldaketaren agentea identifikatuko du erakundearen kultura-trantsizioa bideratuko duen erreferente gisa.

EDE Fundazioaren Lidergo eta Ekintzailetza Eskolatik, TEAL-Master pertsonen  ikaskuntza-eremua dinamizatuko dugu  eta talde gisa biziaraziko dizkiegu TEAL talde baten giltzarriak, ondoren beren erakundeetan egingo duten moduan. Bizipen-ibilbidea izango da, bilakaera lortzeko asmoz eta modu autogestionatuan osotasuna lortzeko aukera emango duena.

Modu osagarrian, aldaketaren kudeaketari, taldeen dinamizazioari, komunikazio eraginkorrari eta adimen emozionalari lotutako konpetentziak landuko dira

Teal programan parte hartu nahi duzu? Deskargatu hemen informazio guztia