13 Nov, 2019

haritu_vocacion_transformadora
Lo digital avanza transformando cada interacción analógica, y con ello la materia prima que hace mover las maquinarias de las sociedades humanas. Parece que el límite del cambio está en nuestra imaginación. Un cambio que tiene sus luces y sus sombras y que hay que entender para poder posicionarse y seguir creando alternativas.

Hori guztia ulertu ahal izateko, interesgarria da esperientziatik abiatzea, teknologiak nola aldatzen duen guztia eginez eta ulertuz. Horretara gerturatzeko tailer batzuk egin ditugu, Laborategian jasotako teknologia ezagutarazteko asmoz, bai eta zuen kabuz ikertzen eta ikasten jarrai dezazuen ere.

Oraintsu, bi gonbidatu izan ditugu, Alberto Martinez eta Jabi Luengo. Biek ala biek aldaketarako palankak bilatzen dituzte teknologia ezberdinetan.

Batetik, Alberto Martinezek konponbide egokituak aurkitzen ditu diseinu eta fabrikazio digitalean aniztasun funtzionala duten pertsonentzat. Martinezek berak zuzentzen duen Errealitatea formateatzen tailerrean kontatu zigun hori guztia. Tailerrean, 3D inprimaketaren lehenengo urratsak erakutsi zizkigun:

Bestetik, Jabi Luengok aukera berriak aurkitzen ditu software eta hardware librean, hezkuntzan erabiltzeko asmoz. Aukera libre horien bidez, ezagutza-komunitate handi batera iritsiko gara, eta esplorazioa eta esperimentazioa ahalbidetzen duten inguru irekiagoak sortzen dira, non ikasleek ikasketa-prozesuaz jabetzen diren, eta prozesuaren bidez jasotako gaitasunak handitzen dituzten:

Bi tailerrak asko gustatu zaizkigu, ez baitira kontu teknikoetan zentratzen; teknologiaren bidez, askoz proiekzio handiagoa duen egitasmo bat egin dezakete. Pixkanaka-pixkanaka espero dugu Albertok eta Jabik Haritun erakukutsitako bokazio eraldatzaile bera izango duen komunitatea garatzea.

Bertan ikusiko dugu elkar, horri guztiari forma emateko asmoz!

 

Haritu, EDEk sustatutako Kultura Digitaleko eta Teknologiako Laborategia

Hona hemen hurrengo tailerrei buruzko informazioa