28 Jul, 2021

garapenkomunitarioa_umeen_partehartzea
Tokiko politiketan ume eta nerabeen parte-hartzea  organoak sortuta sustatzeko proiektu bat diseinatu genuen Eusko Jaurlaritzarentzat. 2020an, EAEko 9 udalerriri lagun egin genien haien organoak diseinatzen, eta haiekin lanean aritu ginen, bai bakarrik, bai taldeko saiotan, esperientziak alderatzeko eta trukatzeko. Laneko prozesu hau eta haren emaitzak gida batean jasota gelditu dira.