22 Jul, 2021

hezkuntza_360_jornadas
Sarea sortu genuenetik, Kiribil Sareak eta EDE Fundazioak elkarrekin egin dugu lan hainbat proiektutan eta ildo estrategiko komunak sustatu ditugu. 2020ko abenduan eta 2021eko urtarrilean, bi erakundeok 2 mintegi antolatu ditugu HEZKUNTZA 360-k egungo gizarte eta hezkuntza arloko erronkekin lotutako ekarpenen gainean elkarrizketa eta gogoeta bultzatzeko eta gazteen erakundeen eta ikastetxeen artean EAEn eta Estatu mailan garatzen ari diren jardunbide egokiak ezagutzeko.

Lehen mintegia 2020ko abenduaren 22an egin genuen  “360 Hezkuntzaren ekarpenak, egungo gizarte- eta hezkuntza-erronken aurrean” izenburupean, eta hitzaldia Nuria Duñó Estevek,  l’Aliança Educació 360ko koordinatzaileak, eskaini zuen.

2021eko urtarrilaren 22an egin den bigarren saiorako, “Transformazio-prozesuak hezkuntza-komunitateetan” izenburua zuen mahai-ingurua antolatu zen. Bertan, ikastetxeetan erakundeek bideratutako proiektuetako hainbat esperientzia aurkeztu dira:

Bi jardunaldi horietan, Kiribil Sareko erakundeetako hezitzaileek, begiraleek eta koordinatzaileek, EDE Fundazioko langileek, beste elkarte batzuetako eragileek, eta administrazio publikoko irakasleek eta langile teknikoek hartu dute parte.

Proposamena udalerri ugaritan komunitate mailan bideratzen ari diren hezkuntza arloko jardunbide egokiak eta planteamendua ezagutzeko, sozializatzeko, gogoeta egiteko eta aztertzeko aukera bikaina izan da.

Jarraian, mahai-inguruko bideoa dago ikusgai: