27 Apr, 2021

tratu_ona
2021ean zehar, indarkeriaren aurrean haurrak eta nerabeak osoki babesteko Lege Organikoa onartzea espero da. Eta horrekin, batez ere Hezkuntza ez-formalean egiten ari garen Hezkuntza arloko lanaren kalitatea hobetzeko aukera eskaintzen da.

Legea derrigor betetzeaz harago, adingabekoak jasan dezaketen edozein motatako indarkeriaren aurrean babestearen aldeko apustuan sinesten dugu, eta hori sustatzen pauso bat harago joan nahi dugu aisialdiko guneetan Tratu Onak bultzatuz. Elkarren zaintzan Hezi behar dugu (norbere buruaren zaintza, besteek zain zaitzaten onartzea, besteak zaintzea eta ingurune soziala, naturala eta birtuala zaintzea).

 

SAIHESTEKO, ANTZEMATEKO, JARDUTEKO ETA LAGUNTZEKO lan egitea.

 

TRATU ONAREN alde egindako apustua ez da zerbait puntuala, gu garen horretaz hitz egiten du, gure DNAn dago eta Eskosistemekin, Hezkuntza-komunitateekin eta kide garen gizarte-komunitateekin batera egindako lanarekin bat egin behar du.

Helburua ez da ezer berririk asmatzea, gure begirada zabaldu behar dugu, pertsonen eta gizartearen (adingabekoen parte-hartzea, protagonismoa, esperientziak eskaintzea, entzutea) eraikuntzan eta haiei emandako laguntzan egiten ari garen lana balioetsi behar dugu. Gainera, haurrekin lanean desegokiak diren praktikak aldatu behar ditugu, lan horretan ari diren erakundeei eta agenteei lagunduz.

Ikuspegi horretatik, EDE Fundazioan zenbait gauza ari gara egiten eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia taldearekin egin dugun lana nabarmendu nahi dugu; hain zuzen ere, indarkeriaren kontrako babes-protokoloa egitean eta joan den martxoaren 27-28an ospatu genuen “BABESTEN: Gune Hezigarriak – Gune Babestuak. TRATU ONAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUGU” jardunaldian.