24 Feb, 2020

Fomento participacion juvenil
Ekintza hauen bidez, haurren eta nerabeen tokiko planen sorkuntza bultzatzen dugu, eta udal-bizitzan haurren parte-hartzea sustatzen dugu. Haurren eta nerabeen eskubideen garapena hobetuko duten udal-politika guztiak bultzatzen ditugu eta herritarren elkarlana eta erakundeen koordinazioa sustatzen ditugu politika horien etengabeko hobekuntza eta garapena errazteko bideak direlako.

Garatutako ekintza guztien artean, honako hau nabarmendu nahiko genuke: “Haurren erabakia” proiektua diseinatzen laguntzea Gipuzkoako 5 udalerrietan haurren eta nerabeen parte-hartzea bultzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta (2018).

2018. urtean, Nafarroako 6 udalerriri laguntzeko prozesua jarri genuen martxan (Cintruenigo, Mendabia, Tafalla, Burlata, Zizur Nagusia eta Egues). Udalerriko haurrak eta nerabeak ordezkatzeko eta horiek parte hartzeko organo iraunkorra diseinatu eta martxan jarri genuen.

Egun, Bilboko Udalari eta Berangoko Udalari laguntza teknikoa ematen diogu Haurrekin Adiskidetsua den Hiria izateko aitorpena lor dezaten; Zigilu horren bidez, UNICEFeko Espainiako Batzordeak herri eta hiriek haurren alde egindako lana aitortu eta balioesten du.

Haurrekin Adiskidetsua den Hiria programaren helburua da Espainiak sinatutako Haurraren Eskubideen Hitzarmena (NBE, 1989) Udal Gobernuen sailean ezartzea.

Hona hemen programaren inguruko informazio gehiago: http://umeenhiria.bilbao.eus/es/inicio/