25 Jan, 2020

Zuzaintzen, atencion a profesionales cuidadores
Zuzaintzen Familia Zaintzaileak mendekotasuna duten familiartekoren bat edo hainbat zaintzen dituzten pertsonei zuzenduta dago, bere emozioak ondo kudeatzen ikasi nahi duten horiei gehiegizko gainkargaren eta horren ondorio negatiboen prebentziorako.

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko sare sozio-familiarreko parte diren familia horiei zuzendutako beste programa edo zerbitzu batzuk osatu nahi ditu eta zaintzeko eta norbere burua zaintzeko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak erdiesteko aukera ematen die.  Hori guztia prestakuntza-jardueren eta taldeko laguntza psikologikoaren bidez egiten da; era berean, aldian behin, banakako laguntza psikologikoa ere erabiltzen da.