24 Jan, 2020

Zuzaintzen, atencion a profesionales
Arazo-egoeretan pertsonei arreta eskainiz beren lan profesionala garatzen duten pertsonei zuzendutako entrenamendu emozionaleko programa. Izaera psikosozialeko eta emozionaleko laneko arriskuak saihestu nahi ditu, laneko bajen aukerak murriztu eta emozio-egoera gorabeheratsuei aurre egiteko estrategiak biltzea du helburu.

Zenbait lanbidek arreta intentsua eta denboran luzea eskatzen dute egoera ezegonkorrean edota muturrekoetan dauden pertsonekin. Horiek beren ongizatearen alde egin nahi dutenen artean emozio-egoera desberdinak eta intentsuak eragiten dituzte.

Profesional horiek (osasun arlokoak, zaintza, herritarren segurtasuna, larrialdi-kasuetako arreta eta abar) egunero esperientziei inplikazio afektibo superlatiboarekin aurre egin beharrak, arrakasta gehiagorekin edo gutxiagorekin, batzuetan, beren emozioak aldarazi egiten ditu.

Duela gutxitik, faktore psikosozialek, eta bereziki estres emozionalak, garrantzia hartu dute eta “arrisku emergentetzat” hartu dira; jarduera profesionala kasu askotan egora zailetan dauden pertsonei arreta eskainiz garatzen duten profesionalen osasunerako eta lan-segurtasunerako arazoa dira.

Hori dela eta, beharrezkoa da egoera horiekin lotutako patologiak ez agertzeko neurri eraginkorrak hartzea. Horretarako, prebentzio-planak martxan jarri behar dira, estrategiak, esate baterako, entrenamendu emozionala eta laguntza psikologikoko programak, betiere, profesionalen osasun mentalari eragiten dioten arrisku psikosozialeko efektu negatibo horiek gutxitzera zuzendutakoak.