Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lan egiten dugun erakunde sozialen multzoa gara. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori.

EDEn erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan aritzen gara eta komunitateko egitura indartzen dugu. Hori guztia laguntzaren bidez eta erakundeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu, gizarteratze, enplegu eta prestakuntza lortzeko aukerak garatuz pertsona guztientzat, eta ekonomia sozialeko proiektuetan inbertituz.

AURKEZPEN BIDEOA

MISIOA

Gizarte bidezkoagoa, askeagoa, solidarioagoa eta senidetasun handiagokoa garatu nahi dugu, pertsonak ahalduntzea sustatuz, batez ere egoera zailetan eta desabantailazko egoeran bizi direnak; eta botere publikoek politikak denon ongizatera eta pertsona horien zaintzara bideratzeko sustapen-lana ere egiten dugu.

Egunero egiten dugu lan aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko eta horretarako, gizartean pertsona guztien parte-hartzea, autonomia, ikaskuntza, elkartasuna, duintasuna eta antolaketa soziala indartuko duten hausnarketak, harremanak eta ekimenak sustatu, garatu eta bultzatzen ditugu.

Gure estrategien artean ditugu ezagutza, zuzeneko esku-hartzea, ekonomia soziala eta enplegu inklusiboa, eta hezkuntzaren, komunitatearen, lanaren, kulturaren eta ingurumenaren dimentsio sozialean garatzen ditugu ekimen integralen bidez:

  • Prestakuntza eta informazioa eskaintzen ditugu.
  • Laguntza ematen dugu.
  • Gizarte-inklusioa sortzen dugu.
  • Parte-hartze soziala sustatzen dugu.
  • Arlo publikoaren eta sozialaren arteko elkarlana sustatzen dugu.
  • Ezagutza sortzen dugu.
  • Proiektuak, baliabideak eta aukerak diseinatzen ditugu.
  • Ekimen sozialak eta politikoak sustatzen ditugu.

Ekimen horiek profesional-talde baten, kolaboratzaileen eta boluntarioen artean egiten ditugu, erantzukizun, autonomia eta kohesio handiarekin, eta aldaketa sozialarekiko konpromiso handiarekin. Kide horiek guztiek erakundearen proiektuarekiko duten lotura hainbat maila eta intentsitatekoa da.

Zaintza, entzutea eta egoera zailetan bizi diren pertsona eta taldeekiko enpatia oinarri hartuta lan egiten duen taldea gara, eta administrazio publikoekin, hirugarren sektorearekin, enpresa pribatuekin eta gizarte zibil antolatuko beste talde eta kolektibo batzuekin sarea osatuta aritzen gara.

BEGIRADA

Honako helburu hauek lortzen lagunduko diguten programak eta zerbitzuak sustatu nahi ditugu: 

  • Pertsonen, talde sozialen eta erakundeen, batez ere, Hirugarren Sektore Sozialekoak direnak ezagutzen eta eraldatzen laguntzea.  
  • Politika publikoen diseinua orientatzea.  
  • Ehun soziala eta antolakuntzako ehun artikulatua sortzen laguntzea. 
  • Denen ongizatea eta herritarren kontzientzia sustatzea, batez ere egoera zailak eta bazterkeria sozioekonomikoa, kultura- eta genero-aniztasuna dagoen egoeretan.  
  • Gizarte eta hezkuntzaren, zahartze aktiboaren, emakumeen aurkako indarkeriaren, migratzaileentzako arretan eta komunitatearen garapenaren arloetan esku hartzeko jarduera berritzaileak garatzea. 
  • Ostatu- eta janleku-espazioak eraginkortasunez eta modu berritzailean kudeatzea.  
  • lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzen dutenak eta enplegu inklusiboa sustatzen dutenak.

Ekimen horiek guztiek lagundu egiten dute erabat inklusiboa izango den gizartea lortzeko eta itun sozial berriak sortzeko bidean urratsak egiten. Beste eragile batzuekin (publikoak, sozialak, pribatuak eta komunitatekoak) elkarlanean aritzearen aldeko apustua egin dugu, itunak egiteko askotariko esparruak garatu ditugu eta horiek duten inpaktu sozialaren balioa sakontzen dugu.

BALIOAK

Funtsezko balioa pertsonen duintasuna da.

Barne mailan errespetua, konfiantza, tratu pertsonalizatua eta aniztasunaren trataera oinarri hartuta lan egiten dugu.

Kanpora begira, errespetuz, gertutasunez, enpatiaz laguntzen dugu, protagonismoa, ikaskuntza eta ahalduntzea sustatuz.

Hori guztia pertsonak, erakundeak eta gizarte-sistemak aldatzera eta hobetzera bideratuta.

PRINTZIPIOAK

Hauek dira datozen urteetarako gure jardute-printzipioak:

  • Aldaketa soziala bilatu nahi dugu.
  • Protagonismoa, garapena eta autonomia sustatzen dugu
  • Hizkuntza-normaltasunean aurrera egiten dugu.
  • “Lankidetza irekia” eskaintzen dugu
  • Kanpoko eta barruko berrikuntza eta proaktibotasuna bilatzen dugu.
  • Gure lurralde eremua zabaltzen dugu.
  • Hirugarren sektoreko sare eta plataformetan gure partaidetza eta ekarpena sendotzen dugu.
  • Gure presentzia publikoa, eragina eta salaketa handitzen dugu.
  • Gardentasunean aurrera egiten dugu.
  • Erakunde mailako malgutasunean aurrera egiten dugu.
  • Iraunkortasun eta egonkortasun ekonomikoko ekimenak sortzen ditugu.